25 Jun, 2019

Europe Direct-eko zentroen –500 baino gehiago Europan eta 40 inguru Espainian– sareko lanaren testuinguruan, 2019ko Europako Parlamentuko hauteskundeetan gure parte hartzearen garrantziari buruz sentsibilizatzeko ekimen bateratua jarri dugu martxan.

Ekintza bateratuaren helburua ahalik eta pertsona gehienengana iristea da, eta batez ere, gazteengana. Era berean, nahi dugu gazteek, bideo laburren bidez, azal diezaguten zein diren Europako hauteskundeetan botoa emateko beren arrazoiak.

Hain zuzen ere, Europako hauteskundeetan parte hartzea baxua izan ohi da Europako Parlamentuan gure ordezkariak izatea nahi dugun horiek aukeratzeak zer esan nahi duen ez dakigulako, batez ere, kontuan izanik Europar Batasunean egiten diren legeek nabarmen eragiten dutela gure egunerokoan.

Horretarako, lurralde desberdinetako herritarrei eskatu diegu 20 segundoko bideoan esateko zein diren 2019ko hauteskundeetan parte hartzearen arrazoiak: enplegua, gazte mugikortasuna, ingurumena, mugikorreko tarifak, ETE-ei laguntzak eta abar.

Aurrez adostutako formatua eta egitura duten bideo horiek astero argitaratu dituzte ekimenean parte hartu duten Europe Direct zentroetako sare sozialetan eta webguneetan. Sarean egindako lanak gure ekintzen inpaktua nola handitzen duen ematen dute erakustera. Gainera, ikaskuntza eta elkarlan aberasgarriak adierazten dituzte gure tokiko ingurunetik harago.

Twitter esteka @EuropeDirectBiz