15 Jun, 2019

SUD-OUEST MUGIKORTASUNA

Zer da SOMOB?

Europa mailan sarean lan egiteko eta lankidetzan jarduteko proposamena da proiektu hau, mugaz gaindiko lankidetzaren testuinguruan. Mugikortasuna errazteko aukera sustatu nahi da, gazteen hezkuntza, prestakuntza, enplegua eta parte-hartzea lortzeko. Informazioa eta orientazioa emateko zerbitzu berritzailea da, eta gazteei zeharka parte hartzeko aukera garatzea ahalbidetzen du.

Horretarako, topagune fisiko eta birtualeko espazioak sustatzen dira, eta horietan, mugikortasunaren aukerei buruzko informazioa jasotzeaz gain, Bizkaiko gazteak nazioarteko testuinguruan jarri nahi dira, hezkuntza, prestakuntza, enplegu eta ekintzailetasunaren eremuetan aukerak eta erronkak detektatuta.

Mugaz gaindiko mugikortasunerako “leihatila bakarrean” oinarrituta, SOMOB gazteentzako baliabideak bilduko dituen aukera-plataforma bat da, eta Bizkaiko eta Akitaniako gazteen artean jardunbide egokiak trukatzeko topagune izango diren espazioak eskainiko ditu. Horrekin lotuta, uste dugu mugaz gaindiko lankidetza eta Euroeskualdean herritar aktiboak eta parte-hartzea sustatzea direla politika publikoetan, gizartean, oro har, eta gazteen jarduteko gaitasunean, zehazki, sartu beharreko giltzarrietako batzuk.

Proiektua eta haren produktuak ez dira baliabide-plataforma soila, baizik eta gazteei prozesuaren etapetan laguntzen die (zeharka, prestakuntzaren, enpleguaren/ekintzailetzaren, parte-hartzearen eta nazioartekotzearen bidez), gazteak prozesuaren protagonista egiteko asmoz; gainera, gazte-sare eta -zerbitzuekin lankidetzan jardungo da, gazteekin konexio-kanalak mantentzeko.

Helburu orokorrak:

  • Europako testuinguruan, zeharka, gazteei hezkuntzarako/prestakuntzarako, enplegurako/ekintzailetzarako eta parte hartzeko aukerak eskainiko dizkien espazio berritzaileak sustatzea.
  • Euroeskualdearen mugaz gaindiko testuinguruan agente eta sareen arteko europako lankidetza indartzea, gazteen jarduteko gaitasuna hobetzeko ekimenak abian jartzeko agertoki berriak sortuz.
  • Bizkaiko gazteen aukerak indartzea, haien proiektu pertsonala eta soziala eraikitzeko.

Helburu zehatzak:

  • Bizkaiko gazteentzako enplegurako eta prestakuntzarako (formala eta ez formala) mugikortasun aukerak sortzeko lankidetzako plataforma sortzea (matching).
  • Gazteentzat eta gazteen sustatzaileentzat informazio eta laguntza zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea.
  • Gazteen mugikortasunerako aukeren leihatila bakarra garatuta espazio berritzailea abian jartzea.
  • Mugaz gaindiko garapenerako lankidetza egituratzea, bizkaiko eta europako gazteen sustatzaileen artean harremanak ahalbidetuz, bakoitzaren jardunbide egokiak eta ezagutzak trukatzeko.

Metologia

Prestakuntza-proposamenaren oinarria da laneko metodologia parte-hartzailea eta taldekoa erabiltzea, praktikan bertan oinarrituta. Garrantzitsua da agerian uztea prozesuaren abiapuntua parte-hartzaile bakoitzaren errealitate zehatza dela, haren egoera eta elkartearen egoera.

Helburuekin bat datozen laneko metodologiak, beti ikaskuntza aktiboan eta hezkuntza ez-formalean oinarrituta. Prestakuntza-tailerrak ahal den neurrian dinamika eta jarduera praktikoekin dinamizatuko dira.

Proiektuan, hartzaileek partaidetza maila ugari izango dituzte: informazioa ematea, beste erakunde batzuen antolatutako jardueretan parte hartzea, edota proiektuaren kudeaketa.

Gazteek ekintza guztietan parte har dezaten sustatzeko, estrategia ugari erabiliko dira. Hala, gazteen eremuko tokiko elkarteekin lankidetza bilatu nahi da, gazteek parte har dezaten eskatzeko eta proiektuaren inguruko informazioa emateko. Internet izango da gazteekin harremanetan jartzeko eta informazioa emateko beste kanal bat (webgunea, social network, blogak). Horrekin lotuta, proiektuaren metodologia hezkuntza ez-formalarena izango da, hori baita proposatzen ditugun ekintza guztiak biltzen dituen testuingurua.

Proiektuaren izaera berritzailea