27 Maiatza, 2019

meeting business colleagues at the table of the city cafe .business concept

Historian zehar, EDE Fundazioa gizarte- eta kultura-zerbitzuen eta komunitateari emateko zerbitzuen esparruari buruzko prestakuntzarekin lotuta egon da. 2019-2020ko Enplegurako prestakuntzaren aldian, beste prestakuntza-proposamen batzuen aldeko apustua egin nahi izan dugu, langabeei lanpostu bat eskuratzeko aukera emateko, baina gure muina ahaztu gabe.

Profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza-eskaintza osatzen duten familia profesionalen baitan, hauek eskaintzearen alde egin dugu:

  • Informatika eta komunikazioak familia profesionalean: ‘webguneak egitea eta argitaratzea’ eta ‘Sistema mikroinformatikoak’ profesionaltasun-ziurtagiriak. Izan ere, bi ziurtagiri horiek enplegagarritasun handia izan dezakete.

Halaber, beste urrats bat egin nahi izan dugu, ‘Gaitasun digital aurreratuak’ gaiari buruzko hiru online ikastaro eskainiz, kontuan izanda pertsonentzat erraza dela online prestakuntzak egitea, XXI. menderako beharrezko gaitasunak eskuratze aldera.

  • Beste apustu berritzaile bat izan da Yoga Formakuntza profesionaltasun-ziurtagiria, Aisialdiko jarduera fisikoen eta kirol-jardueren familia profesionalean. Eskaintza horrek interes handia piztu du ikasleen artean. Zalantzarik gabe, berriz ere emango dugu.
  • Berrikuntza horiez gain, inor baino lehenago eskaini genituen bi prestakuntza berriz eskaini ditugu. Zalantzarik gabe, prestakuntza horiek ematen jarraitu behar dugula iritzi dugu, EDE Fundazioaren DNAren parte baitira: ‘Tratu txarrak jasotzen dituzten eta gizarte-bazterketako egoeran dauden emakumeekin esku hartzea’ eta ‘Gizarte-arriskuko egoeran dauden adingabeekin eta familiekin esku hartzea’ . Bi prestakuntza horiek oso harrera ona izan dute.

Bi prestakuntza horiekin batera, beste bi profesionaltasun-ziurtagiri eskainiko ditugu: Desgaitasuna duten pertsonen laneratzea, desgaitasuna duten pertsonei enplegua lortzen laguntzeko gero eta tutore gehiago eskatzen baitira; eta bestetik, Komunitateko bitartekaritza. Izan ere, gure ustez, bi prestakuntza horien bidez, gure ikasleen enplegagarritasun-maila nabarmenduko litzateke.