27 Apr, 2020

Enpleguaren Bilaketa Aktiboan ari baldin bazara, martxan jartzera eta zure enplegu-bilaketaren plangintza egitera animatzen zaitugu. Artikulu honetan, antolatu ahal izateko kontuan izan behar dituzun gakoak zein diren esango ditugu.
Enplegu-bilaketan metodoa jartzeak iristeko denbora laburtzen lagunduko digu. Prozesu honen protagonista sentitzean, gure segurtasun-sentsazioak ere gora egiten du eta elkarrizketa egindako pertsonei ematen zaien irudia hobetu egingo da.
Bestalde, norbere buruaren ezagutza, motibazioa, norbere buruaren konfiantza eta pertseberantzia dakartza berekin.

PLANGINTZAREN TIP-AK

  • 1. Erabaki nora iritsi nahi duzun eta egin nahi edo egin ditzakezun lanpostuak identifikatu

Egin aurreko lanen eta erdietsi dituzun konpetentzien zerrenda, identifikatu zure prestakuntzarekin eta talentuarekin bat datozen lanak.

Helburua SMART metodologia kontuan hartuta zehaztea gomendatzen dizugu:

S Zehatza M: Neurgarria A: Lor daitekeena R: Egin daitekeena T: Denboran mugatu

HELBURUAK ARGI IZATEA DA LANA BILATZEN HASTEKO MODURIK ONENA

  • 2. Eduki lan-merkatuari buruzko interesa

Zure lan-merkatuko enpresak ezagutzeko informazioa bila dezakezu iragarkietan, web-orrietan, sare sozialetan, zure ezagunei galdetuz, eta enplegu-bulegora edota laguntza-zentrora joanez laguntza profesionala eskatzera.

  • 3. Curriculuma

Curriculuma da zure aurkezpen-gutuna; hori dela eta, enpleguaren bilaketa-aktiborako beharrezkoa da eguneratzea eta aukeratutako lanpostuetara egokitzea. Profilaren araberako CVak egin eta formatu bat baino gehiago egin, zure sektoreko eskaintzek eskatzen dutenaren arabera.  Aurkezpen-gutunarekin batera. Eska diezazuketen dokumentazio oro prestatu: tituluak, ziurtagiriak, esperientzia, gomendio-gutunak…

  • 4. Ezagutu ondo zure indarguneak eta… baita ahulguneak ere

Zure ahulguneak ezagutzeak horiek hobetzen, definitzen eta modu positiboan berriz adierazten lagunduko dizu. Profesionalki gure burua deskribatzen lagun diezaguke bai elkarrizketarako, bai aurkezpen-gutunetarako edo gure buruaren hautagaitzarako, enplegu-atarietarako…

  • 5. Aurkeztu zure buruaren hautagaitza

Zure ahulguneak ezagutzeak horiek hobetzen, definitzen eta modu positiboan berriz adierazten lagunduko dizu. Profesionalki gure burua deskribatzen lagun diezaguke bai elkarrizketarako, bai aurkezpen-gutunetarako edo gure buruaren hautagaitzarako, enplegu-atarietarako…

  • 6. Egokitu zure aurkezpena aukeratu duzun Enpleguaren Bilaketa Aktiboko kanalera

Kanal bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu. Begiratu enplegu-atari, metabilatzaile, sare sozial  bakoitzaren funtzionamendua eta egokitu zure aurkezpena hizkuntzari, formatuari, aurkeztutako dokumentazioari… dagokionez eskatutako eskakizunetara.

  • 7. Egin zure denboraren plangintza

Antolatu eguneroko ordutegi bat egingo dituzun ekintzei egunero zenbat denbora eskainiko diozun erabakitzeko: enplegu-eskaintzen iragarkiak irakurtzea, eskaintzetan izena ematea, curriculuma eskaintzara egokitzea, zure profil profesionaleko pertsonak dituzten enpresen zerrenda egitea eta harremanetarako modua ezartzea…

  • 8. Erregistratu zure ekintzak

Idatzi zer enpresatara bidali duzun CVa, zure buruaren zer hautagaitza aurkeztu dituzun, zer enplegu-ataritan eman duzun izena, Linkedinen eta abar egindako solasaldiak eta abar zure agendan eta zure ekintzak antolatzen, motibazioa mantentzen eta zure bilaketa aktiboa izaten ari den edo ez baloratzen lagunduko dizu.

  • 9. Hautaketa-prozesua.

Enplegua bilatzea CVa bidaltzea baino askoz ere gehiago da.  Hautatua baldin bazara, probaldia hasiko da eta hauek izan ditzakezu: elkarrizketa pertsonalak, taldekoak, aurrez aurrekoak, urrunekoak, test psikoteknikoak, hizkuntza-probak  eta abar.

Informa zaitez eta ezagutu hautaketa-prozesuaren faseak.  Aztertu enplegu-eskaintzak eta jarri arreta zein diren eskatutako eskakizunak. Eskatutako ezagutzak eta konpetentziak ez dituzula konturatzen baldin bazara, horrek zure profil profesionala hobetzen lagun dezake. Horiek hobetzeko denbora inbertitzeko unea izan daiteke.

BIZI EZAZU IKASKUNTZA ALDIA IZANGO BALITZ BEZALA

  • 10. Anima zaitez estrategia aldatzera

Enpleguaren bilaketa aktiboak estrategia zehaztua eskatzen du. Baina baliteke horrek esperotako emaitzak ez eskaintzea. Hala baldin bada, pentsatu aldaketak egin beharko zenituzkeela.

Enplegu-bilaketaren plangintza egiteak ahalegina eta konstantzia dakar berekin, baina zure estrategia egiteko eta horri jarraitzeko gai baldin bazara, errazagoa da zure helburuetara egokitzen diren aukerak topatzea.

Enplegu-bilaketan, “EKINTZA” da gauzarik garrantzitsueneko bat eta ez da lehen pausoa soilik, prozesuko pauso bakoitzaren oinarria baizik.

JARRI MARTXAN!