Begiradak

Rafael Lopez-Arostegui. – EDE Fundazioko aholkularia – 2019 urtea, otsaila. GZLren elaborazioan eta hedatzean parte hartu.

Babes unibertsaleko babes sistema bat eraikitzeko denbora behar da, baina 2030ean, Gizarte Zerbitzuen Legea (GZL) onartu eta bi hamarkada geroago, Euskadik aukera izan beharko luke gizarte zerbitzuen sistema publiko bat edukitzeko, sozialki onartua, berritzailea, jasangarria, komunitarioa –arreta pertsonalizatu, integral, jarraitu, hurbileko, prebentiboa eta parte-hartzailea emateko gai izango dena- eta arreta primarioaren eta sekundarioaren arteko oreka berri bat islatuko duena, eta instituzionala eta familiarra, lehenengo biak sendotuz

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak (GZES), beste sistema batzuekin batera, oinarrizko tresna osatzen du honako erronka hauei erantzuteko: trantsizio demografikoa eta mendekotasuna duen herritarren hazkundea, eta hazten ari diren desparekotasuna eta prekarietatea, haur-pobrezia, gazteen emantzipazioa, emakumeenganako indarkeria, gizarte-kohesioa, aniztasuna eta bizikidetza.

Gizarte-integrazioa sustatzeko asmoz, eta herritar guztien autonomia maximoa aintzat hartuta, sistemak laguntzak eskaintzen dizkigu zaurgarritasun edo mendekotasun, desgaitasun, babesgabetasun edota esklusio egoeretan. Eta, pertsona eta familientzako gizarte-laguntzarekin batera, hauexek eskaintzen dizkigu: etxez etxeko laguntza zerbitzua, gizarte- eta hezkuntza-arreta eta arreta psikosoziala, zaintzaileentzako laguntza eta atsedena, eguneko eta gaueko egoitzak, zerbitzu okupazionalak,…, bai eta laguntza eskaintzen duten ostatu aukerak eta egoitzak ere. Gure bizitzetan, une batean edo bestean, gero eta pertsona eta familia gehiagok erabiltzen ditugun zerbitzuak dira.

Hortaz, ez da pertsona mugatu bati zuzentzen, eta ez da alboratu dezakegun luxu bat. Sendotu beharreko ongizate sistemaren zutabe bat da, gizarte bidezkoago eta kohesionatuago baten alde egiteko, zeinak aukerak izango dituen pertsona guztientzat; esaterako, familia-laguntzako sarea, 24 ordura artekoa, 365 egunetakoa, zaintzen ari diren emakumeek eskaintzen dutena, sostengaezina eta bidegabea da, eta familiek eskainitako zaintzaren oreka berri bat aldarrikatzen du, gizonak eta GZES inplikatzeko. Hori sustatzea premiazkoa da arreta duina eta zaintzaileen bizi-proiektuak ahalbidetzeko, zaintzailearen estatutu berri batekin batera.

Gero eta handiagoa den Foru Aldundi eta Udalen elkarlanarekin, gizarte-ekimenak hamarkadetan garatutako arreta-sareak dira GZESaren oinarria, eta 2008ko abenduaren 5ean sendotu zen normatiboki, erantzukizun publikoko sistema unibertsal batekin, prestazioen eta zerbitzuen katalogo bakar batekin. Prestazio eta zerbitzu horiek eskuratzeko eskubidea bermatzen du legeak, eta epaitegietan exijitu daitekeela jasotzen du.

Hau mugarri bat da, kontuan hartzen badugu lurraldeetako desberdintasunek ez dituztela beti behar desberdinak azaltzen; administrazioaren aurreko rola; edo zerbitzu askoren diru-laguntzen bidezko finantzazioa. Edozein kasutan, sistema derrigorrean sendotu edo finkatu behar zen praktikan.

Mugarri bat da, dudarik gabe. Eta kontuan hartu behar dira hiru gauza: lurraldeetako ezberdintasunak, administrazioaren aurreko rola, eta finantzaketa-bideak. Helburu horri eta gizarte eta arreta ideia jakin bati jarraiki, legeak zorro bakarra eta tresna komunak (esaterako, balorazio-tresnak, prestazioak eta zerbitzuak emateko) izango dituen GZES baten aldeko apustua egiten du. Horrekin batera, instituzio arteko organo baten alde ere egiten du. Organo horrek sistema planifikatuko du kolegiatuki, baina Foru Aldundien eta tokiko erakundeen zerbitzu-hornidura mantenduko du, deskontzentrazio administrazio soila dakarren eredua saihesteko. Eta kudeaketako eredu mistoa jasoko du, eta eredu horrek erantzukizun publikoa finkatuko du, eta zenbait prestazio eta zerbitzuren kudeaketa publiko zuzena aurreikusiko du, baina gainerakoa hornitzeko, elkarlana mantenduko du ekimen pribatuarekin, batez ere sozialarekin.

Bi apustu horien xedea da unibertsaltasuna eta ekitatea bermatzea arretan. Horrekin batera arreta eraginkor bat bermatu nahi du, jasangarria eta eredu komunitarioarekin bat datorrena, lurralde etasektore bakoitzaren beharrizanetara egokituko dena eta haien gaitasunez baliatuko dena: bitarteko publiko eta pribatuak, bereziki gizarte-ekimenarenak eta laguntza primarioko sareenak, haien ekarpena sustatuz eta erakundeek eta pertsonek politika publikoetan parte hartzeko duten eskubidearen egikaritza segurtatuz, baita politika horiek egiterakoan ere (elkarrizketa zibila).

Legearen garapenaren balantzea egiterakoan, batzuen ustez porrota izan da. Beste batzuen aburuz, berriz, legearen garapena eskasa izan da, eta horren ondorioz eredu zentralizatuago bat proposatu dute, haien ustez foru eta tokiko kudeaketak edota planifikazio kolegiatuak garapen handiago bat eragotzi dutelako, baina betiere zehaztu gabe beste planteamendu batek nola errespetatuko lituzkeen gai honi lotutako oinarrizko aspektuak, tartean, eredu komunitarioa.

Halere, eta garapen normatiboaren epeetan atzerapen nabarmenak izanda ere, legeak inozoki aurreikusiak eta hein batean hori azaltzen da memoria ekonomikorik gabe ezin izan zelako Zorroa 2015era arte onartu, Sistemaren eraikuntzan aurrerapausoak ematen ari dira, atzerapen horien arrazoiak ez dira arkitektura instituzionala, ezta akordioetara iristeko zailtasunak ere, baina bai eskatzen duela instituzioen arteko lankidetzaren kultura eta praktika sustatzea, sistema publikoaren eraikuntza kolegiatuaren alde, zeinak ez dituen erreferenterik hezkuntza edo osasun esparruetan.

Horrekin batera, bestelako erronkak badira GZESren eraikuntzan aurrera egiteko:

  • Estalduretan aurrera egin eta bat etorri, GZESaren plan estrategikoan aurreikusitako tarteen baitan.
  • Administrazioen arteko lankidetza sustatu, bai eta ekimen pribatuarekin ere, zehazki soziala.
  • Hobetzea –beharrizanen eboluzioari erantzuteko eta eraginkorragoak izateko- prestazio, zerbitzu eta kudeaketan, besteak beste, ziklikoak ez diren finantzazio mekanismoak eragiteko, krisi ekonomikoaren ondorioz gertatutako beharrizanen hazkundeari erantzuteko xedearekin.
  • Prebentzioa eta autonomiaren sustapena bultzatu; hortaz, arreta primario eta sekundarioaren arteko arretan oreka berri bat eragin.
  • Zaintza eredu berri baten alde egin eta zaintzaileentzako estatutu berri bat eta zerbitzuak (trebakuntza, atsedena…) sustatu.
  • GZESan ebaluazioaren kultura eta praktika eta kanpoko ebaluaziorako tresnak sustatu, hobekuntza, eraginkortasun eta efizientziarako jakintzaren kudeaketa ahaztu gabe.
  • Modu batean edo bestean, GZESari lotuta dauden langileen kolektiboa sendotu, langilekok sistemaren partaide direla sentiaraztea eta herritarrek ezagutu eta aitortu ditzatela.
  • GZESaren garrantziaren inguruko kontsentsu sozial eta politikoa blindatu, ongizate sistemaren zutabe gisa, herritarren oinarrizko beharrizanei erantzuteko.

Erronka horietako asko eszenario baten bilaketarekin lotzen dira, 2030ean, “baby boom”-aren belaunaldia erretiratzen hasiko denean. Eszenario horrek ahalbidetuko du gero eta gehiago eta geroz eta anitzagoak diren beharrizanei egokitutako sistema bat, eta horretarako ezinbestekoa da ikuspegi prebentibo bat sustatzea, eta hobetzea, eredu komunitarioaren araberako arreta-piramidea iraultzeko.

Erronka horiek alboratzea onartu ezin dugun luxua da, GZES bideragarri bat izan nahi badugu, eta sistema horrek epe laburrean eta ertainean sortuko diren erronka sozial handiak gobernatzeko ahalmena edukitzea nahi badugu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Post comment