Begiradak

Eduardo Escobés. – EDE Fundazioko gizarte-aholkularia

Erakundeek autoazterketarako guneak barne mailan irekitzen dituztenean, sormen-ezagutza eraikitzeko aukerak sortzen dira. Ideiak, datuak edo lagin esanguratsuak biltzea baino, ezagutza modu kolektiboan produzitzea, protagonismo pertsonal eta kolektiboa eraikitzea eta konfrontazio positiborako gaitasuna eta trukea izateko prestakuntza eta gaikuntza dira horren guztiaren oinarriak. Horretarako, beharrezkoa da erakundeak eta bertan lidergo-rola dutenek
bi irekiera mota egitea: alde batetik, “tematikoa”, azterketan eta gogoetan oinarrituago dagoena; eta, bestetik, “erlazionala”, parte hartzen duten pertsonekin, haien aurreikuspenekin eta sortzen eta eraikitzen ari den elkarrizketako bilakaerarekin lotuago dagoena.

Gainera, aipatu beharrekoa da erakundearen kontzientzia lortzea helburu duen autoazterketa erakunde mailako ekintza-prozesuaren baitan sartuta dagoela. Izan ere, aldatu beharreko gai edo arloak hitzez adieraztea edo azaltzea (hainbat eratan) ahalbidetzen du eta pertsonak aldatzeko moduan jartzen ditu. Eremu horietako ezagutzaren produkzioa dela eta, pertsonak bihurtzen dira erakundearen errealitatearen protagonista honako hauen bidez: autoikasketa, pixkanakako inplikazioa eta gizarte-harremanen eraikuntza. Hori dela eta, aldaketarako eta pertsonen, antolaketa-sintomen eta sakonean dauden kausen arteko loturak sortzen dituen tresna dela esan dezakegu. Horri esker, erakundeak une jakin batean bizi duen egoera ezagut
dezakegu haren aukeren eta zailtasunen berri izan eta, hala, batzuk aprobetxatu eta besteak
zuzendu ahal izateko. Erakundearen autoazterketa ez da helburua bere horretan, bai ordea erakundearen funtzionamendurako funtsezko urratsa. Bere burua aztertzeko eta autokritika konstruktiboa egiteko irekiera erakusten du horrek. Jasangarritasuneko gune berriak sortzeko aukera du eta alderdi hauekin lotutako onurak jasotzeko prest dago: erakundearen indar eta ahuleziak identifikatzea, erakundearen eragingarritasuna hobetzea misioa eta ikuspegia lortzeko, estrategien eragingarritasuna modu sistematikoan berrikustea, kanpoko testuinguruarekiko elkarrekintza maila handia izatea, informazio-sistemak hobetzea eta aurrerapenen jarraipena egitea bere erreferentzien arabera, erakundeak ikasi eta hobetu beharreko arloak zein diren identifikatzea, aliantza estrategikoetarako gaitasuna areagotzea eta proaktiboagoa den barne-jarrera sustatzea.

 

Autoazterketarako ikuspegiak eta baldintzak

Aldaketa eta hobekuntza helburu dituen erakunde mailako edozein autoazterketa-
ahaleginetan, laneko metodoaren azterketak (azken finean, “lur-hartze teknologikoa” da, hau da, nola egingo dugun zehazten duena) ezin du izan “lantze teknokratikoa”. Ondorioz, ikerketa-
prozesua beti egongo da prozesu “sozialari” lotuta. Kontzeptuari dagokionez, hiru metodo

mota daude: distributiboak izenekoek gertaera objektibatuan arreta berezia jartzen dute; estrukturalek esanahiaren egituren ulermenean jartzen dute arreta; eta dialektikoak hauteman daitekeen ekintza eta aldaketa benetan sortzen duen kontzientzia hartzean oinarrituta daude.
Garrantzitsua da haietako bakoitzetik ahalik eta etekinik handiena ateratzea ahalbidetzen duten eta modu kolektiboan honako hauek jasotzeko lagungarriak diren jarduera eklektikoak egitea: “zer dago”, “nola ikusten da” eta “zer egingo dugu”.

Era berean, “hautemanagarritzat” jotako aukerak oinarri dituzten metodoak ere erabil daitezke. Arlo positiboan oinarritzea proposatzen dute metodo horiek autoazterketan. Arazoak ukatu beharrean, desegin egiten dituzte. Iraganeko arrakastak berreskuratzen dituzte bide egokiak identifikatzeko eta lortu nahi den testuingurura iristeko. Aukera horretan, batez ere, norberaren bidea topatzearekin lotutako errespetua eta globalitate sistemikoa dira nagusi. Hautemangarriaren abiapuntua hainbat premisa dira: beti dago funtzionatzen duen zerbait, zerbait hasteko moduak horri aurre egiten laguntzen du, errealitatea etengabe eraikitzen da hainbat errealitatetik abiatuta, azterketa batean erabilitako galderak beti izaten du eragina erantzunean, hitzek errealitate emozionalak adierazten dituzte, etorkizunari konfiantza handiagoz begiratzen diogu iragana ondo gainditu badugu.

Gainera, erakunde batek abiapuntuko baldintza batzuk bete behar ditu bide hori egin ahal izateko. Baldintza horiek gabe, seguru asko, ahalegina ez da izango erabilgarria edo ez ditu pertsonak, taldeak eta erakundeak eraldaketaren bidean kokatuko. Hauek izan daitezke horietako batzuk: aldaketarako konpromisoa eta asmo zintzoa; informazioaren irekiera eta prozesua ez oztopatzea; pertsona bakoitzak partekatzen duenarekiko isilpekotasuna eta zuhurtziazko erabilera; beren iritziak, ikuspegiak eta aurreikuspenak partekatzen eta adierazten dituztenekiko itzulera eta atzeraelikadura; ezarritako akordioak betetzea; prozesatzeko, aztertzeko eta interpretatzeko gaitasuna; etengabeko informazioa ematea erakundeko pertsona guztiei autoazterketako lanaren bilakaeraren inguruan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Post comment