272 arrazoi haserretzeko”haserre publikoko kanpainan EDEko langile orok parte har dezake bere irudia “gehituz”

Zer egin behar duzu?

  1. Egin ezazu selfie bat kartel baten ondoan. Karteletan emakumeenganako indarkeriari lotutako kopuruak agertzen dira, eta egoitza guztietan daude.
  2. Ahal den heinean, saia zaitez zenbakia eta kartela ondo ager daitezen. Zu ere ondo ateratzeko ahalegina egin.
  3. Ez ahaztu ez dela selfie “ludiko edo dibertigarria”. Zure aurpegia erakundeko beste aurpegi batzuekin batera jarri nahi dugu, emakumeenganako indarkeriaren aurkako irudia sortzeko.
  4. Argiztapena ona bila ezazu argazkia egiterakoan, eta irudia zure gustukoa dela ziurta ezazu.
  5. Selfie hori Berdintasun Batzordearen mugikorrera bidali: +34 685 735 934
  6. Kitto! Mila esker zure partaidetzagatik.

Jasotako selfie guztiekin bideo labur bat egingo da (30 segundo ingurukoa). Entitateak eta erakundeko pertsonok emakumeenganako indarkeriaren aurrean dugun posizionamendurako irudi gisa erabiliko dugu.

Zenbat eta jende gehiago batu, irudien errotazioa handiagoa izango da, eta handiagoa izango da oposizio-sentsazioa. Gertu dituzun pertsonak animatu parte-hartzera!

Bideoa sare sozialetan erabiliko da, EDEko eta EDE osatzen dugun pertsonok emakumeenganako indarkeriaren aurka erakusten dugun jarrera nabarmentzeko.

Eskerrik asko zure aurpegiarekin parte-hartzeagatik, bai eta  272 arrazoi hauek direla eta haserretzeagatik ere. Gogoratu hemen 272 arrazoi aipatu ditugula, baina askoz gehiago daudela.