Edukiak

  • Zer da bateratzea? Barneko eta kanpoko behar eta oztopoen azterketa.
  • Zer esaten digute estatistikek? Zifrez eta inpaktuaz hitz egiten dugu
  • Araudi erlatiboa berdintasunean eta bateratzean
  • Denboraren erabilerak: eremu pribatua, publikoa eta etxekoa
  • Bateratzearekin lotuta, jardunbide egokiak eta esperientzia arrakastatsuak erakunde publikoetan eta pribatuetan. Esperientziak komunitate autonomoei dagokienez
  • Erakundeetan bateratzea eta erantzukidetasuna lantzeko tresnak:
    • Berdintasunean Heztea: hezkidetza eta hezkuntza ez sexista
    • Berdintasun-planak eta bateratzea erakundeetan
    • Aitorpenak
    • Europako Hirien Sarea Denboraren Erabileretan


Helburuak
  • Lan-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzeari buruzko ezagutza sortzea, batez ere, emakume eta gizonezkoen arteko egoera bereizgarriari dagokionez.
  • Harreman soziolaboralen kultura berria bultzatzea bateratze-, erantzukidetasun- eta genero-ekitateari dagokionez
Bideratzailea

Noelia Fernández Argüello

Proiektuen arduraduna eta berdintasunean aditua. Aholkularitza, prestakuntza eta lan teknikoa egin die erakunde publikoei eta pribatuei aukera-berdintasunen, erantzukizun zibilaren, eta Giza Baliabideen kudeaketaren eta kalitatearen arloan (deialdiak, laguntzak, diru-laguntzak, neurrira egindako prestakuntza, kudeaketako tresnak, Berdintasun Planak eta Bateratzea, eta genero-indarkeria…), Estatuko programetan bateratze-planak ezartzen eta azterketa diagnostikoa egiten hartu du parte teknikoki, eta hainbat ediziotan bateratze-programetan aholkularitza eskaini du udalerri hauetan: Alcorcón, Cabezón de la Sal. Politika publikoen eta berdintasun-programen ebaluazioan lan egin du Estatu mailan.

Lekua EDE Fundazioa (Simon Bolivar kalea, 8 - Bilbo)
Iraupena 20 ordu
Datak
  • Azaroak 26, asteartea
  • Abenduak 3, asteartea
  • Abenduak 10, asteartea
  • Abenduak 17, asteartea

Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara

Matrikulatzeko datak

Izena emateko epea: azaroaren 18ra arte

 

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

 

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@fundacionede.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.