Edukiak

Design Thinking diziplinak pertsonen beharrak zein diren ulertzen oinarritzen du bere diziplina, betiere, erantzuna emateko helburuarekin, esperientzia gogoangarriak asmatuz produktu eta zerbitzu berrien bidez.

  • • Design Thinking-en prozesua eta metodologia
  • • Produktu/zerbitzu aukera berrien bilaketan garrantzitsuak diren pertsonak hartzea (zer nahi edo behar duten, zein diren testuinguruak eta nola erlazionatzen diren inguruan dituztenekin).
  • • Berrikuntza erantzuna eman beharreko benetako beharren azterketatik
  • • Erronka identifikatu eta ideiak sortzea

Tailerra pertsonetan zentratutako berrikuntzan, Design Thinking-en, oinarrituko da, sormenean eta zehatzago esanda, erabiltzaileen arakatzearen inguruan, kasu praktikoetatik abiatuta. Egiten ikastea izango da helburua.



Helburuak
  • Pertsonen beharretan oinarritutako proiektuak garatzea.
  • Pertsonetan Oinarritutako Berrikuntza ikastea
  • Diseinuaren pentsamenduaren metodologia ezagutu eta esperimentatzea (Design Thinking).
  • Norbere burutik harago eraikitzea, zentzua bilatzea.
  • Berrikuntza-aukera berriak antzematen ikastea
Bideratzailea

ALEX FILIATREAU

Ekintza da! Kutsagarria da, pasio handiz bizi du ezagutzeko prozesua, elkarrekin sortzea eta diseinatzea pertsonen bizitza hobetzeko. Ibilbide profesionala artearen arloan hasi zuen, eta hortik, zerbitzuen diseinuko aholkularitzara pasatu zen. Zeregin horretan dihardu duela hamar urte baino gehiagotik. Aditua da erabiltzaileak arakatzen, elkarrekin sortzen eta estrategian.

Zerbitzuen diseinuko proiektuen eta diseinu estrategikoen burua izan da bezero hauentzat: BBVA, Bancolombia, Cadena Ser, Konica Minolta Japan, Bergé Automoción, Be Mate, Danone, PSN, Línea Directa, Banco Santander, Decathlon, Pernod Ricard, Philips, Telefonica, Fjord/ Accenture, Museo Guggenheim, Cámara de Comercio de Aragón, Cadi Centro Aragonés de Diseño Industrial, Aquitaine Développement Innovation, udalak, ETEak, UNA (Union Nationale d’Aide à Domicile), garapen agentziak, kultura egoitzak, Eusko Jaurlaritza, Turismoko klusterrak eta abar.

Hainbat sektoretan egin du lan: automozioa, hezkuntza, elikadura, kultura, lehen sektorea eta abar. Zerbitzuen diseinuko, sormen estrategikoko eta Pertsonetan Zentratutako Berrikuntzako irakasle egoiliarra da, Madrilen, La Nave Nodrizaren Berrikuntza Digitaleko masterrean, Deustuko Unibertsitatean, Madrilgo Enpresa Institutuan. Gainera, H2In eskaintzen ditu eskolak (Madril eta Medellin).

2017an, Service Design Awards-eko munduko 4 finalistetako bat izan zen. 

Lekua EDE Fundazioa Simon Bolivar kalea 8b 48010 Bilbao. INDAUTXUko metroa, (irteera Areiltza Doktoretik)
Iraupena 20 ordu
Datak

DATAK ETA ORDUTEGIA: azaroa

  • Osteguna, azaroak 14
  • Ostirala, azaroak 15
  • Osteguna, azaroak 21
  • Ostirala, azaroak 22

Arratsaldez, 16:00etik 21:00 etara

Matrikulatzeko datak

IZENA EMATEKO EPEA: Azaroaren 8ra arte.

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@fundacionede.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.