Edukiak

  • Gatazka. Kontzeptua, eta
    sailkapena.
  • Gatazken
    azterketa:

    • Pertsona,
      arazoa eta prozesua.
    • Jarrerak,
      interesak eta beharrak.
    • Gatazkari
      aurre egiteko moduak.
  • Arazoak
    kudeatzeko eta eraldatzeko tresnak:

    • Prebentzioa. Kohesioa eta taldean
      lan egitea.
    • Antolaketa-
      eta erlazio-azterketa.
    • Komunikazio-gaitasunak:   Pertsonala, taldekoa eta antolaketakoa
    • Erabakiak
      hartzeko prozesuak.
    • Bitartekaritza
      eta negoziazioa


Helburuak
  • Lantaldeetan sortzen ziren gatazken kudeaketa hobetzea.
  • Erakundeetan eta lantaldeetan sortzen diren gatazken inguruan aztertu eta gogoeta egitea.
  • Taldeen funtzionamendua eta pertsonen arteko komunikazio-estrategien garrantzia ulertzea.
  • Lantaldeen harremanetan egon ohi diren oinarrizko elementuak ezagutzea eta horiek ezartzen diren elkarrekintza motan duten inplikazioa.
  • Gatazken dinamikei egoki erantzuten dieten proposamen metodologikoak eta antolaketa erakoak praktikan jartzera hurbiltzea.
  • Lantokian elkarbizitzaren kudeaketa egokia hobetzea.
Bideratzailea

EIDER CADIERNO AMAT

Bakeolako irakasle laguntzailea (EDE Taldearen arazoen bitartekaritza- eta erregulazio-lanak egiteko zentroa). Zeregin hauetan esperientziarekin eta ibilbide profesionalarekin:

  • Gatazkak konpondu eta bitartekaritza
  • Konpetentzia emozionalak: Jokabide disruptiboak eta gatazka, asertibitatea, pertsonen arteko garapenerako tresnak.
  • Internet segurua eta hezkuntza: Sarean arriskuak eta indarkeria motei heldu eta antzematea.
  • Agertoki desberdinetan biktimen zaurgarritasuna
Lekua EDE FundazioaSimon Bolivar kalea 8b - 48010 Bilbo.INDAUTXUko metroa (irteera Areiltza Doktoretik)
Iraupena 20 ordu
Datak

Arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara

Asteartea, urriak 29

Asteartea, azaroak 5

Osteguna, azaroak 7

Asteartea, azaroak 12

Osteguna, azaroak 14

 

Matrikulatzeko datak

Izena emateko epea: urriaren 18ra arte

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@fundacionede.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.