Edukiak

  • Talde Lanaren kontzeptura hurbilduz
  • Taldearen helburua. Taldearen helburua, ikuspegia eta funtzioak. Taldearen erronkak.
  • Taldearen elementu formalak: Kultura korporatiboa, Taldearen arauak, rolak eta osagarritasuna, laneko prozesuak, bilerak, erabakiak hartzea
  • Elementu informalak edo taldearen emozio eremuak
  • Taldearen eraginkortasuna hobetuz. Agerraldi bizkorra.
  • Proiektu batean, taldearen egitekoen aurrean dagoen kontzientzia.
  • Lehenespen-ardatzak.
  • SCRUMen osagaiak: rolak, tresnak, jarduerak edo bilerak, bilera motak (3 ppt orri).
  • Praktikatik, bizkortasuna eta SCRUM eskaintzen duena.


Helburuak
  • Beharrezko klabeak identifikatu talde kohesionatuagoa eta erantzunkideagoa izateko
  • Lan taldeen barne-bizitza baldintzatzen duten elementuei buruz hausnartu
  • Taldean SCRUM ezartzeko beharrezko gaitasun batzuetan  entrenatu
Bideratzailea

ALFREDO BEZOS

 “Arakatzen dugun, esperimentatzen dugun eta bizi dugun hori gara: Baina baita kontatzen dugun hori ere”. Horixe da Alfredok egiten duena. Pertsonek eta erakundeek bizi dituzten istorioak eta prozesuak biltzen ditu, eta aldaketa-prozesuari edo izateko eta egoteko moduari zentzua ematen dion kontakizun bihurtzen ditu.

Diseinuan prestakuntza espezializatua ematen du. Aholkularia da Komunikazio Korporatiboan eta Antolakuntzako Kulturan. Ekintzailetzarako konpetentzietako bideratzailea eta prestatzailea, coachinga Taldeetan, Storytelling eta Lego Serious Play.

Ekintzailetzan esperientzia zabalarekin, 27 urterekin sortu zuen lehen enpresa. Hainbat proiektutan hartu du parte, bai enpresa publikoan, bai pribatuan, baita Hirugarren Sektorean ere. Funts Project-en bultzatzailea izan zen (erakundeetan antolaketa-aldaketa eta pertsonen garapena sustatzeko eta ikertzeko Think Tank).

Egun, “Eibar Clima Lab” proiektuan ari da lanean, “Eibarreko ekoekintzaileak Climathon Gazteak” ere antolatzen duen gunean.

Lekua EDE Fundazioa Simón Bolívar 8b 48010 Bilbao. INDAUTXUko metroa (irteera Areiltza Doktoretik)
Iraupena 16 ordu
Datak

DATA BERRIAK: URRIA

Astelehena, urriak 21

Asteazkena, urriak 23

Astelehena, urriak 28

Asteazkena, urriak 30

 

Arratsaldez, 16:30etatik 20:30etara

Matrikulatzeko datak

Izena emateko epea: urriaren 11ra arte

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

 

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

 

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@fundacionede.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.