1994

Zerbitzuen hedapena eta erakundeei eta Administrazio publikoei emandako laguntza sendotzea

Gizartearen behar berriei erantzun gehiago emateko, eremu gehiagotan esku hartzeko beharra eta aukera ikusi zuten. Horretarako, erakundearen egituraren barruan eremu berriak sortu ziren: Profesionalak etengabe prestatzeko eremua, aholkularitza espezializatua eta abar.

1995

Ikerketa Sozialen eta Azterlanen Sailen sorrera

Aholkularitza-zerbitzuak eta ikasketa espezifikoak garatzeko Ikerketa Sozialen eta Azterlanen Saila sortu zen. Eusko Jaurlaritzako Komunitate Ekintza eta Gazte Zuzendaritzarako “Euskadiko gizarte-hezitzaileen profila” izan zen egindako lehen ikerketa.

1995

Lege arloko garapenetan eta erakundeetako planetan parte hartzea

Boluntariotzaren Legearen lege eta gizarte arloko prozesuan parte hartuta, erantzukizun publikoko sistemen eremuan lan egiten hasi ziren, eta handik bi urtetara, Euskadiko Gazte Ekintza Plana egiteko prozesuan parte hartzen.

1997

Lehen urratsak Europan

EDE Fundazioa jardueraren zati bat Europako eremuan garatzen hasi zen zerbitzu ugari kudeatzearen bidez: Eurogazteen Idazkaritza eta Europako Boluntariotza Zerbitzua.

1997

Europako Programen Zerbitzua

2013tik aurrera nazioartekotze-estrategia diseinatzen hasi ziren, finantzaketa-iturri berriak lortzeari lotuta, baita hirugarren sektorean eta erakundean ia ezezaguna zen lan-esparrua ezagutzeari eta posizionatzeari lotuta ere. Horretarako, Europako Programen Zerbitzua sortu zen, eta hark EDE Fundazioari berari nahiz sektoreko erakundeei eta administrazio publikoei informazioa eman, sentsibilizatu eta euskarria ematen die Europako gaien..Read More

1998

Lanbide-prestakuntza

Langai Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetza-hitzarmena sinatu zen.

1998

EDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzailea

Era berean, 2011, Lanbidek hartu zituen Enplegu Politika Aktiboen transferentziak eta urte horretatik aurrera EDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzailea bihurtu zen, bai orientazio-ekintzak egiteko, bai prestakuntzako lanbide-ekintzak egiteko. (Lehen INEMekin izaten zuen harremana). Gerora, eta Lanbideko beste erakunde kolaboratzaile batzuekin izandako harremanen ondorioz, 2013an Bategin Taldea gauzatu zen, bazterketa-egoeran..Read More

2000

Administrazio Publikoetako profesionalentzako prestakuntza

Administrazio Publikoetako profesionalentzako prestakuntza

Administrazio Publikoetako prestakuntza ematen hasi zen, eta lan-eremu horren barruan, Hobetuz eta Garatu (irakasleen prestakuntza) esparruen barruko prestakuntza-programak finkatu ziren.

2001

Boluntak lehen urratsak eman zituen.

Boluntak, Boluntariotzarako eta Parte-hartzerako Agentziak, Bizkaiko erakundeen, boluntarioen eta boluntariotza-lanean hasi nahi duten guztien sustapen-beharrak estaltzen ditu. Zerbitzu osoa, doakoa eta kalitatekoa eskaintzen du: aholkularitza, prestakuntza, laguntza, informazioa eta abar. BBK Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EDE Fundazioak sustatutako ekimena da.

2001

Ganbara, Bizkaiko asoziazionismorako guneak

2006an, halaber, Ganbara eratu zen, Boluntak kudeatzen duen proiektua. Ganbarak Bizkaiko erakunde sozial solidarioen esku bulego eta areto balioaniztunak jartzen ditu jarduerak egiteko. Bizkaian elkarte solidarioak sustatu nahi ditu, erakunde sozialak kudeatzeko azpiegiturak, baliabide teknikoak eta zerbitzuak eskainiz.

2002

Bakeola; Elkarbizitza, Gatazka eta Giza Eskubideen zentroa, sortu zen.

Bakeola gatazkak bideratzen espezializatutako zentroa, eragile sozialekin eta hezitzaileekin nahiz administrazio publikoekin lan egiten dugu ikuspegi integraletik. Elkarbizitza hobetzera, giza eskubideak sustatzera, garapen komunitariora eta gizarte-eraikuntzara bideratutako prozesuak sustatzen ditugu Bakearen Kultura lortzeko.

2003

EDEk gizarte arloan esku-hartzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeen enpresa-ekartzea bultzatzen du

EDE Fundazioak gizarte arloan esku hartzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeen enpresa-elkartea, Gizardatz, sortzea sustatu zuen lan-testuinguruak hobetzeko.

2003

Kopartaidetza enpresa erakundeen sorreran

Gainera, FIARE sortzen parte hartu zuen: inbertsio eta aurrezki arduratsurako fundazioa.

2004

Politika Publikoak garatzea

Gipuzkoako Foru Aldundirako aholkularitzako lehen lana egin zen. “Bakerako hezkuntzaren egoera eta beharrak Gipuzkoako lurralde historikoan”.

2004

Aitorpena erakunde berdinzalean

Aitorpena gizon-emakumeen arteko aukera-berdintasunean Emakunderen erakunde kolaboratzaile gisa.

2005

Prestakuntzaren eremuan teknologien aplikazioa sustatzea

Onlineko prestakuntza hasi zen: Moodle Mood…

2005

Aitorpena Lanbide-prestakuntzako ikastaroak ematen dituen erakunde gisa

Aitorpena Lanbide-prestakuntzako ikastaroak ematen dituen erakunde gisa

2006

Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokia martxan jartzea.

Behatokia Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko tresna da, erakunde eta sareekin batera. Horrez gain, erakundeen artean elkarrizketarako eta ezagutza sortzeko espazioa ere bada, lankidetzatik, sektoreari buruz eta sektorerako intereseko gaietan, esku-hartzearen kudeaketari eta berrikuntzari dagokionez. Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioak eta EDE Fundazioak sustatutako proiektua da, eta azken urteetan Eusko Jaurlaritzaren..Read More

2006

Hirugarren Sektorea Sendotu: Indartu Programa sustatu

Indartu programa: Gizarte arloko esku-hartzean lan egiten duten Bizkaiko hirugarren sektoreko erakundeak, txiki eta ertainak, indartzera bideratutako programa da; BBKrekin lankidetzan garatzen da.

2007

Suspertu, gizarteratze-enpresa, sortzen da

Suspertu sortu zen: 2005ean Suspergintza Elkarteak sortutako gizarteratze-enpresa da, Eusko Jaurlaritzako Gizarteratzeko Enpresen Erregistroan inskribatutakoa, ostatu eta instalazio sozialen, gazteen eta kiroletakoen sarea kudeatzen du, ostalaritza-zerbitzuez gain.