2007

Kiribil: gizarte-ekimenen irabazi-asmorik gabejo erakundeen sarea

Kiribil irabazteko asmorik gabeko erakundeen sarea da, tokiko gizarte-ekimenekoa. Komunitatea sendotzeko lan egiten du, udalerriaren esparruan garatzen diren gizarte eta hezkuntza programen bidez. Sare horretan parte hartzen dute hauek: EDE Fundazioa, Umeak Kalean, Argizai Eskaut Taldea, Aurrerantz, Aizibizia, Portugaleteko Aisialdi Sare, Aurrerantz eta Harribide Fundazioa.

2008

ST3 Elkartea sortu zen

ST3 Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, zerbitzu teknologikoak garatzen ditu eta edozein behar teknologikori eta komunikazio-beharri erantzun integrala ematen dio, erakunde bakoitzaren ezaugarriak eta zehaztapenak kontuan hartuta. Hirugarren sektorean espezializatuta dago, eremu sozialean ibilbide luzea duen taldea baitu.

2008

EDE Fundazioak hizkuntza-kudeaketan kalitateari emandako Zilarrezko Bikain ziurtapena lortzen du

EDE Fundazioak hizkuntza-kudeaketan kalitateari emandako Zilarrezko Bikain ziurtapena du.

2009

Ostargi, EDE Fundazioaren elkarte sustatzailea

EDE Fundazioaren erakunde mailako bilakaera juridikoaren prozesu barruan, Ostargi fededunen elkartea osatu zen, EDE Fundazioaren elkarte sustatzailea. Ostargi elkarte-proiektu gisa sortu zen (fededunen elkarte pribatua), aspalditik eta era ugaritan, EDE Taldearekin lotura zuten pertsonen multzo batek sustatuta. Proiektuan bazkideek eta kolaboratzaileek parte hartzen dute.

2014

Ingurumeneko apustua

Fundazioa sortu zenetik abiatutako ingurumen arloko lan-ildoaren aldeko apustua argia eginez, Gizalur SL sortu zen, EDE Taldeko gizarte eta ingurumen arloko proiektua den Gizartenaturak sustatuta. Gizalurrek ingurumena zaintzeko lan eta zerbitzu orokorrak egiten ditu, eta espezie exotiko inbaditzaileen kudeaketa eta kontrola egiten du. Gizalurrek bazterketa-arriskuan dauden pertsonekin eta ingurumeneko boluntarioekin..Read More

2015

“Emaktiva” proiektua martxan jartzea

“Emaktiva” proiektuaren bidez, egoera ahulean dauden emakumeen lan-mundura sartzea eta gizarteratzea lortu nahi da, prozesuan zailtasun handiagoak izaten baitituzte eta laguntza eta arreta espezializatua behar izaten baitute. Zenbait ekintza egiten ditugu koordinatuta: coaching, mentoring, bitartekaritza, enplegu-bilaketa aktiboa, prestakuntza eta abar. Horiek “Emaktiva espazioan” egiten dira, eta bizitza-lana-enplegua bateratu nahi dira..Read More

2015

EDE Fundazioaren enplegu-zentroa

EDE Fundazioaren enplegu-zentroa gizarteratzeko orientazio- eta sustapen-zerbitzuekin koordinatuta Lanbidek homologatutako baliabidea da. Enplegua bilatzeko eta/edo hobetzeko bidean laguntzeko baliabideak dituen espazioa da; betiere espezializatutako langile teknikoen aholkularitza indibidualizatua eskaintzen du.

2017

Jesusen Bihotza Apostolikoen Kongregazioarekin akordioa sinatzea

EDE Fundazioaren sustatzaile den Ostargi elkarteak eta Madrilgo Apostolikoen Kongregazioak “Jesusen Bihotza Apostolikoen Kongregazioaren eta Ostargi fededunen elkarte pribatuaren arteko harreman-esparrurako oinarriak” dokumentua sinatu zuten.  Dokumentu horretan, bi erakundeek elkarrekin lan egiteko nahia adierazi zuten, justiziari eta gizarte-kohesioari lotutako ekimenetan, eta ekintza eraldatzaileko baliabide zibilen arteko erakunde mailako artikulazio-esparrua sortzeko..Read More