ZURE PRESTAKUNTZA IBILBIDEA AISIALDIAN

EDE Fundazioaren Astialdiko Eskola Astialdiaren espazio sozial eta hezigarrian lan egiten duen boluntariotzaren prestakuntzarako entitatea da eta haur, nerabe eta gazteak gizarte eta pertsona proiektu baterantz eramango dituen akonpainamenduan lagundu nahi du.

Eskolak eremu horretan lan egiten duten pertsonen eta erakundeen esku jartzen ditu hori
kudeatzeko eta dinamizatzeko ezagutza egokiak lortzeko baliabideak.
Astialdiko Eskolari buruz gehiago jakitezko, egizu klika behean!

Eskuragarri dauden ikastaroak


Nola egin dezaket matrikula? Oso erraz!

  • Kontsultatu eskuragarri dauden ikastaroak eta aukeratu zeinetan eman nahi duzun izena. Idatzi zure izena eta ikastaroaren lanbideko kodea.
  • Izen-ematea Lanbiden egin behar da. Bi aukera dituzu:
 
  1. Zuzenean haien webgunean izena ematea:

a) Sartu hemen: Lanbideren webgunea

b) Sartu ikastaroaren kodea eta egin klik “eman izena aurretikaukeran.

c) Garrantzitsua: Aukera hau erabili ahal izateko, aurretik Nire Lanbidenet eremuan erregistratuta egon behar duzu.

2. LANBIDE bulego batean eta/edo zentro laguntzaileetan: eskatu hitzordua zure orientatzaileari eta ikastaroan zure izena eman ahal izango du izena eta haren kodea ematen diozunean.

Eta zalantzarik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin eta izen-ematea egiten lagunduko dizugu.  
  • Zentro Kolaboratzaileetan: eska iezaiozu hitzordua zure orientzaileari, hark lagunduko dizu “Mi Lanbidenet”-eko pasahitzak lortzen eta izen ematea burutzen.