Irailaren 2tik aurrera  eskuragarri

Garapen pertsonala

Prestakuntzako espazioak norbere garapena, dimentsio emozionala, norbera burua zaintzea eta ezagutzea, trebetasun sozialak garatzea, gaitasun teknikoak eskuratzea eta abar gauzatzeko.

Erakunde garapena

Elkarteen kudeaketatik (sistemak, baliabideak, tresnak) abiatuta, erakundean adimen kolektiboa eraikitzeraino (lidergoa, taldeak dinamizatzea, kontzientzia hartzea, barneko harremanak, etab.), ingurune sozialekiko eta komunitateko inguruneekiko konexioa (presentzia errealitatean, lana sarean, ikusgarritasuna eta gizartean inpaktua sortzea) alde batera utzi gabe.

Esku hartzeko eta ekintza sozialerako modu berriak

Gure ekintzak birpentsatzeko eta pertsonen nahiz kolektiboen bizitza hobetuko duten elementuak txertatzeko lagungarri izan ditzakegun tresna, metodologia eta teknologia modernoetara inguratuko gara.

Eskuragarri dauden ikastaroak


Nola egin dezaket matrikula? Oso erraz!

  • Kontsultatu eskuragarri dauden ikastaroak eta aukeratu zeinetan eman nahi duzun izena. Idatzi zure izena eta ikastaroaren lanbideko kodea.
  • Izen-ematea Lanbiden egin behar da. Bi aukera dituzu:
 
  1. Zuzenean haien webgunean izena ematea:

a) Sartu hemen: Lanbideren webgunea

b) Sartu ikastaroaren kodea eta egin klik “eman izena aurretikaukeran.

c) Garrantzitsua: Aukera hau erabili ahal izateko, aurretik Nire Lanbidenet eremuan erregistratuta egon behar duzu.

2. LANBIDE bulego batean eta/edo zentro laguntzaileetan: eskatu hitzordua zure orientatzaileari eta ikastaroan zure izena eman ahal izango du izena eta haren kodea ematen diozunean.

Eta zalantzarik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin eta izen-ematea egiten lagunduko dizugu.  
  • Zentro Kolaboratzaileetan: eska iezaiozu hitzordua zure orientzaileari, hark lagunduko dizu “Mi Lanbidenet”-eko pasahitzak lortzen eta izen ematea burutzen.