indartukom_logo_web
  • Saio hau Indartu programa barruan egingo dugu: Erakunde sozial ertainak eta txikiak esku-hartze sozialaren arlokoentzat zuzenduta. Erakunde sozialen kudeaketa hobetzen espezializatutako laguntza-ekimena. BBK Fundazioak eta EDE Fundazioak bultzatutako ekimena

Nola abiatu komunikazio afektiboei buruzko prozesu eta estrategiak? Nola sustatu eta gehiago ezagutarazi gure jarduna? Nola proiektatu modu argi eta positiboan gizarteari egiten diogun balio-ekarpena? Zein ekintza komunikatibok laguntzen digute pertsonen sentsibilizazioan eta haiekin konektatzen? Zein aukera eskaintzen digute komunikazioak eta marketingak helburuak lortzeko? Nola burutu hori guztia modu jasangarrian?

Gai horiek guztiak, eta sor daitezkeenak, osatu dute EDE Fundazioak eta Komunikatikek ondu duten kontraste eta lan saioaren mamia.


 

Horrekin batera, saio horretara gonbidatu nahi zaituztegu. Gizarte-erakundeekin egiten ditugun hainbat esku-hartze, elkarrizketa eta entzuteetan, erantzuten saiatzen garen galdera horietako batzuk biltzen ditugu. Gure ustez, zuetariko asko pauso berriak ematen saiatzen ari zarete, batzuetan, zehazten ez diren arren.

Badakigu Informazio eta Komunikazio Teknologiek gizarte-partaidetzaren moduak gehien eraldatu dituzten elementuak direla, eta barruko lanaren prozesuetan eragin argia daukate, bai eta jardueren ikusgarritasunean eta jarduera horiekiko sentsibilizazioan ere.

Horretaz gainera, trebakuntza prozesuetan dugun eskarmentutik abiatuta, jabetu gara gizarte-erakundeek zailtasunak dituztela lortu nahi ditugun helburuetara gerturatuko gaituen komunikazio estrategia jarraitu eta jasangarria garatzeko: zabalkunde, eragin, kaptazio, sentsibilizazio, oinarri sozialaren sendotze, eta abar.

Hartara, buru-belarri sartu gara gai horretan, eta ondorioz, prestakuntza-programa baten zirriborroa egin dugu. Programa horren bidez IKTak ezagutuko ditugu, teknologia horiek gure erakundeetan txertatu eta gure proiektu eta jarduera sendotuko dituen komunikazio eta marketing estrategia burutu.

Argitara ekarri baino lehen, beharrizan hori kontrastatu nahi dugu, beharrizan partekatu bat den ala ez jakiteko, kezka sortzen duen, zein zailtasun dagoen eta bururatu zaigun formulak kezka horiei erantzuteko gai izango den jakiteko.

Hasteko, gure jakintza entzun eta doitu nahi dugu, komunikazioaren eta marketingaren inguruan diseinatu dugun programa erabilgarria, baliotsua eta eraginkorra izan dadin, bai eta emaitza ikusgarriak eta iraunkorrak lortzeko ere.

Hori dela eta, kontraste eta sortze saio bat antolatu dugu, urriaren 30ean. 12:00etatik 14:00etara, Azkuna Zentroko Open Space.

Eskuragarri dauden ikastaroak