Lanbidek homologatutako zentroa da EDE Fundazioa, eta langabezian dauden pertsonentzako
eta haien lan-egoera hobe ditzaketen pertsonentzako trebakuntza ematen dugu.

Langabezian dauden pertsonentzako egiten dugu lan, haien lan-gaitasuna hobetuko duten ezagupenak eta gaitasunak eskura ditzaten. Horretarako pertsonak gure jardunaren ardatz bihurtu dira, eta trebakuntza-eskaintza zabal eta irakasle gaituak jartzen ditugu haien eskura.

ISO 9001:2015 ziurtagiria daukagu, trebakuntzan eta trebakuntza horren kudeaketan.

Eskuragarri dauden ikastaroak


Nola egin dezaket matrikula? Oso erraz!

  • Kontsultatu eskuragarri dauden ikastaroak eta aukeratu zeinetan eman nahi duzun izena. Idatzi zure izena eta ikastaroaren lanbideko kodea.
  • Izen-ematea Lanbiden egin behar da. Bi aukera dituzu:
 
  1. Zuzenean haien webgunean izena ematea:

a) Sartu hemen: Lanbideren webgunea

b) Sartu ikastaroaren kodea eta egin klik “eman izena aurretikaukeran.

c) Garrantzitsua: Aukera hau erabili ahal izateko, aurretik Nire Lanbidenet eremuan erregistratuta egon behar duzu.

2. LANBIDE bulego batean eta/edo zentro laguntzaileetan: eskatu hitzordua zure orientatzaileari eta ikastaroan zure izena eman ahal izango du izena eta haren kodea ematen diozunean.

Eta zalantzarik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin eta izen-ematea egiten lagunduko dizugu.  
  • Zentro Kolaboratzaileetan: eska iezaiozu hitzordua zure orientzaileari, hark lagunduko dizu “Mi Lanbidenet”-eko pasahitzak lortzen eta izen ematea burutzen.