ale_fundacion_ede_convenio copia_ede

Irailaren 13an, ostegunean, ASLErekin, Euskadiko lan-sozietateen eta partaidetzako enpresen enpresa-taldearekin, lankidetza-hitzarmen bat sinatu genuen, zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeen ahalduntzea jorratzeko.

Hitzarmenak lankidetza-ekintzak ezartzen ditu ASLEren (kudeaketa aurreratuko ereduari, balioen araberako zuzendaritzari eta konpromiso sozialari buruzkoa) eta gizarte-zaurgarritasuneko egoeran dauden emakumeen gizarteratzea eta lan-munduratzea xede duen Emaktiva programaren artean, ASLEren eta EDE-Suspergintza Elkartearen artean (hurrenez hurren). Pertsonen garapenean eta konpromiso sozialean elkarlanean aritzea ahalbidetzen du oro har horrek, eta emakumeak ahalduntzen batez ere.

Lankidetza mota nagusi hauek zehaztu dira alderdien artean, besteak beste:

  1. EDE Fundazioak sustatutako boluntariotza korporatiboko ekintzak konektatzea eta hedatzea ASLErekin bazkidetutako enpresentzat eta enpresekin.
  2. ASLErekin bazkidetutako erakundeen gizarte-konpromisoaren antolaketa sustatzea, Emaktiva programako emakumeekin inplikatuz.
  3. Alderdietako bakoitzak garatutako emakumearen, enpresaren eta enpleguaren esparruan lan-espazioetan laguntzea eta parte hartzea (adibidez: redALDE).
  4. Identifikatuko diren beste batzuk.

Hala, lankidetza motei erreparatuz, ekintza hauek identifikatu dira.

  • Emaktivan boluntariotza korporatiboko ekintzak prestatzea, ASLEren enpresetan zabaltzeko, parte hartu nahi badute.
  • ASLE Emaktiva programarekin lankidetzan dabilela hedatzea EDE Taldearen hedapen-kanaletan (EDE Fundazioa-Suspergintza Elkartea) eta erakunde-harremanetan (BFA, Europako Gizarte Funtsa, etab).
  • Emaktivako emakumeen praktiken garapena sustatzea, ASLErekin bazkidetutako erakundeetan prestakuntzak egiten ari direnena.
  • Emaktiva programan parte hartzen duten emakumeak kontratatzeko ekintzen garapena sustatzea.

Aurrera egiten jarraitzen dugu lan-merkatutik kanpo dauden emakumeen egoera hobetzen. Egoera zailean dauden emakumeekin egiten du lan Emaktivak, oztopo handiagoak baitituzte lan-merkatuan sartzeko eta bertan jarraitzeko.

Oso pozik daude hitzarmen horiekin, Emaktivako emakumeei beste aukera bat eskaintzen baitiete. Ziur gaude alderdi batentzat nahiz bestearentzat irabazi bat dela.

Eskerrik asko ASLE eta erakundeetan berdintasuna sustatzen duten bazkidetutako enpresak!