bbk_family_logo
BBK Family-k seme-alabak hazi eta hezteko behar dugun guztia eskaintzeko familiei du helburu. Proiektu honetan BBK,  EDE Fundazioa eta Bidegintza GEK gizarte-erakundeko diziplina anitzeko pertsonak ari dira lantzen.

Erakunde hauek eskarmentu handia dute familientzako akonpainamenduan eta azken urteetan detektatu dute familiek beraien bizi-zikloan laguntza behar dutela, une desberdinetan krisiak edo zailtasunak izaten dituztelako eta, askotan, gelditu, hausnartu eta ikasi behar dituzte egiteko beste era batzuk.

Eguneroko familientzako akonpainamenduan ere egiaztatu dute familiek izaten dituzten zailtasunak beste batzuekin partekatzen dituztela eta hori indar garrantzitsua dela. Hala ere, une batzuetan orientabide horiek ez dira nahikoak eta profesionaleko begirada behar dute familian aldaketak eragiteko eta, era berean, hazkuntzarako izaten dituzten gakoak gehitzeko.

Eskarmentua eta eskolako inguruan sortu den elkarrizketa ere arrazoietariko bat izan da honako proiektu hau abian jartzeko. Eskolan bertan da lehenengo zailtasunak detektatzen dituzten lekua eta familiak joaten diren gunera seme-alaben beharrei nola erantzun ez dakitenean. Horrez gain, Gizarte Zerbitzuek babesgabetasun egoerei erantzuten diete baina beste baliabide batzuk behar dituzte ekintzak garatzeko prebentzio moduan.

Honako proiektu honek konektatu nahi du familiek behar dutena haurtzaroan eta familian lan egiten duten gizarte batzuek eskaintzen dituzten zerbitzuekin. Izan ere, baliabide oso erabilgarriak eta interesgarriak daude, baina askotan informazioa familiei ez zaie heltzen. Hori dela eta, BBK Family-k familiei gune bat eskaini nahi die behar dituzten baliabideak aurkitzeko.

BBK Family-k hiru zati ezberdina ditu: DOMO, webgunea eta ekitaldiak.

DOMOa

Proiektuaren zati ikusgaiena DOMOa da, iglu erako instalazioa, txandaka Bizkaiko gune publikoetatik igaroko dena. Bertan 360 graduko bideoa proiektatuko da, eta familiek eragin-trukean jardungo dute zenbait jokoren bidez. Kontua da esperientzia interaktibo berdingabe bat bizitzea, familien hezkuntza-gaitasunen garapenean ardazturiko gaiekin.

Familientzako proiekzioak arratsaldez eta asteburuetan izango dira, eta ikastetxeentzako ordutegia lanegunetan goizez izango da. Doako sarrerak webgunearen bidez eta DOMOtik bertatik kudeatuko dira. Eta ikastetxeek aurretiko hitzordua eskatu behar dute.

Ikastetxeentzat programaturiko jarduerak, alde batetik, haurren parte-hartzea sustatu gura du, eta adingabeek ezagut ditzatela babesaren eta tratu onaren gaiak. Gainera, bere asmoa da gaitasun sozio-afektiboen garapenean aurrera egitea, neska-mutikoen autobabes eta tratu onerako tresna gisa, eta neska-mutikoen mentoreen konpromisoa indartu eta sustatzea umeei eman beharreko tratu onaz.

DOMOak jada finkaturik du honako ibilbide hau: azaroaren 10era arte Barakaldon izango da. Azaroaren 16tik 25era, Bilbon. Hiriburutik Durangora joango da, han abenduaren 1etik 8ra egoteko. Azkenik, PIN edo Umeen Gabonetako Parkearekin bat etorriz, BECeko instalazioetan izango da abenduaren 18tik urtarrilaren 5era.

 

BBK FAMILYREN WEBGUNEA

BBK Familyk badu gune birtual bat ere, eta bertan gauzatuko da proiektuaren zati bat. www.bbkfamily.eus plataforman hainbat zerbitzu ostatatuko dira, prestakuntza- eta ikaskuntza-prozesuak garatzeko familiek online ikastaroak egin ahal izango dituzte eta seme-alaben heziketarako gaitasunak areagotu edo hobetu. Familiak gauzak egiteko beste era batzuk modu atsegin, erraz eta dibertigarrian ikas ditzan lekua izan gura du gune honek.

Erabiltzaileek prestakuntza-bideoak, test-ak, erreferentziazko ikerketak, eguneratuz joango diren gidak eta materialak aurkituko dituzte bertan, eta horietan adingabeen hezkuntzarako interes handiko gaiez berba egingo da (zelan sendotu lokarriak bizitzako lehenengo urteetan, zelan kudeatu irudia Interneten, zelan prebenitu genero-indarkeria, droga-mendekotasunak, ….).

Webgunean bada online aholkularitzarako gune bat. Hor familiek adituengana jo ahal izango dute beren kezka, galdera eta zalantzei erantzun diezaieten hiru eguneko epean. Profesionalen talde bat egongo da atzean zerbitzu honi babesa emateko. Orientazio-taldeak argibide gehiago behar baditu edo baliabide espezializatuagoetara desbideratu behar badu, kontsulta egin duen pertsonarekin jarriko da harremanetan.

Atariaren beste gune indartsu bat Mediateka izango da. Astero, webgunearen bidez, ipuinak, liburuak, filmak edo beste baliabide batzuk gomendatuko dira, familientzat interesgarriak direnak, seme-alabekin hizpide izan gura dituzten gaietan lagungarri gertatuko zaien itxaropenez.

Webgunean baliabideen gida ere izango da, profesionalak aukeratzeko modua izan dezaten familiek. Hor agertuko diren profesionalek eta erakundeek sarean lan egingo dute beste baliabide batzuekin batera, eta horien lana kanpotik gainbegiratuta dago edo prestakuntza eguneratua eta sistematikoa mantentzen du. Gida honetan sartzeko, erakundeek eta profesionalek BBK Familyrekin jarri behar dute harremanetan helbide elektroniko honen bidez: bbkfamily@bbk.eus

 

EKITALDIAK

BBK FAMILYk ekitaldiak (jardunaldiak, topaketak,… ) ere egingo ditu urtean zehar. Gainera, egun berezietan, “Haurren egunean” edo “Genero-indarkeriaren aurkako egunean” ekintza zehatzak egingo dira eta adituen bideoak emango dira argitara. Dagoeneko programaturik daude bi ekitaldi. Neska-mutiko eta nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta, jardunaldi bat antolatuko da azaroaren 21ean, goizean profesionalentzat, eta arratsaldean familientzat, “Babesguneak” izenburupean. Eta azaroaren 22rako, 15-18 urte arteko gazteentzako ekitaldi bat programatu da kirolaz, generoaz, klima-aldaketaz… berba egiteko “Gazte change” izenburupean.