EDE Fundaziotik, Suspergintza Elkartearekin lankidetzan, Bilboko Udalarilagundu nahi diogu Haurrekin adiskidea den Hiriaren Zigilua lortzeko bidean. Zigilu horren bidez, UNICEFek herri eta hirietan umeek egindako lana aitortzen du. Hona hemen programaren inguruko informazio gehiago: http://ciudadesamigas.org/

2016an abiatu eta 2018an amaituko dela aurreikusten den bide honek hirian eragina izango du. Aukera hauek emango ditu:

Umeen partaidetza sustatzearilehentasuna eman diogun laneko prozesua dinamizatzen ari gara, haurren eta nerabeen eskubideak garatzeko tokiko politikak sustatzeko asmoz. Proiektuaren berri gehiago jakin dezakezu webgunearen bidez: www.umeenhiria.bilbao.eus

Nola ikusten dute Bilbo umeek eta nerabeek? Zer ahultasun eta mehatxuk eragiten diote modu negatiboan udalerriko haurren eta nerabeen eskubide eta beharrei? Zer indargune eta aukera daude erantzun onena emateko? Zein dira epe labur eta ertainean erronka nagusiak, lehentasunak eta helburuak udalerrian kolektibo horien ongizatea eta eskubideak hobetzeko?

Bilborockeko tailer-topaketetan parte hartu zuten Bilboko 7 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 3. mailatik eta DBHko 2. maila arteko 150 neska-mutilekin egon gara, eta 8 eta 18 urte arteko 2.000 ume eta nerabek ere eman digute iritzia onlineko galdetegi baten bidez.

Diagnostikoona egitea giltzarria da gerora politika egokiak orientatzeko. Udal Gobernuen errealitatearen diagnostikorako gaitasuna eta garapen-politikak sendotzeko elkarlan-sareak beharrezkoak direla uste dugulako hasi dugu programa hau. “Guztion artean gehiago jakingo dugula”, UNICEFek proposatutako Haur eta Nerabeen Tokiko Aliantzen Fokalizazioari loturik, honako helburu hauetan laburbil daiteke:

  • Gizarte zibilaren partaidetza bultzatzea haur eta nerabeen udal-politiketan;
  • Erakunde publikoekin duten harremanean haur eta nerabeen partaidetza demokratikoa bultzatzea;
  • Sorkuntza, etengabeko hobekuntza eta haur eta nerabeen politiken berrikuntza suspertzea;
  • Errealitate honekin harremana duten hainbat elkarteren eta erakundeen komunikazioa, koordinazioa eta elkarlana erraztea;

Proiektua ezohikoa da, eta ez da amaitzen diagnostikoarekin, ezta planarekin ere, ezta jardueren memoriarekin ere… bizirik mantentzen da UMEEN ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUA martxan jarri zelako, udal-gobernuaren baitan etengabeko kontsulta eta elkarrizketa egiteko organo egonkorra. Horri esker, udalerriko umeen ordezkari gisa 45 umek modu aktiboan parte hartu ahal izango dute eta urtero berrituko da.

 

Bereziki haurren eta nerabeen politikei dagozkien Udalaren eremuko erabakiak hartzeko garaian, biztanleek herriaren eta norberaren bizitzari eragiten dieten auzien inguruko ideiak proposatzeko, iruzkinak egiteko, baloratzeko helburuz antolatutako haur, nerabe eta helduek batera ikasteko gunea.