emaktiva_manos_ede_fundazioa

Boluntariotza korporatiboa aukera bat da enpresentzat, konpromiso eta erantzukizun sozialarekin konektatzeko.

urtean CEBEKekin[1] lotutako zenbait enpresaren laguntza jaso dugu. Beren erantzukizun soziala gauzatuz, boluntariotza korporatiboko ekintzak garatu dituzte enpresa horiek, Emaktiva programako emakume parte-hartzaileen ibilbideetan esperientzia profesional zehatzak eskaini nahian.

[1] Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (CEBEK): https://www.cebek.es/

Boluntariotza korporatiboko ekintza horiek EDE Fundazioaren eta CEBEKen lankidetza-hitzarmenaren baitan kokatzen dira.

Hala, 2018an, Mónica Bonillak, WESTROCK PACHAGING SYSTEMS SPAIN, SL enpresako Giza Baliabideen saileko arduradunak, Susana Etxebarriak, GUEDAN SERVICIOS DEPORTIVOS, SA enpresako Giza Baliabideen saileko zuzendariak eta Joane Barberenak, ZTE MANAGED SERVICES SOUTHERN EUROPE enpresako Pertsonen Aukeraketa saileko arduradunak lan-elkarrizketei aurre egiteko jarraibide interesgarriak azaldu zituzten.

Halaber, OHL SERVICIOS INGESAN, SAko Mª Carmen Codesal eta Amaia Carrera, Garbiketa Zerbitzuko arduradunak biak, eta Amaia Carrera, peoi espezialista; MATERIAL DE AIREACIÓN SA (MASA) enpresako Rocío Gómez, estrusio-langilea, eta ROXALL GROUP, SA enpresako Amaia Domingo, biltegizaina, izan genituen gurekin. Emakume horiek tradizioan gizonezkoei esleitu zaizkien lanpostu horietan izandako bizipen aberasgarriak eta ibilbideak azaldu zizkiguten.

CEBEKekin lankidetza-ekintza horiek egiteaz gain, beste enpresa batzuek gizartearekiko konpromisoa Emaktiva programari lagunduz gauzatu nahi izan dute.

Emaktiva programako emakume parte-hartzaileak HOTEL GRAN BILBAO hotelera joan ziren, eta Jorge Alvarezekin, hoteleko zuzendariarekin, hitz egin zuten marka pertsonalari eta hautaketa-prozesuari buruz, besteak beste. Halaber, TALLERES USOA tailerretara joan ziren, eta beren instalazioak eta lan-prozesuak erakutsi zizkieten.

BAHIA BIZKAIA GAS SL enpresakoek Emaktiva programara kulturaren bidez gerturatzeko apustua egin zuten, eta aukera eman ziguten Guggenheim Museoa bisitatu, eta beren taldeko kide batzuekin garapen jasangarriko balioei eta helburuei buruz hitz egiteko.

100 enpresa baino gehiagotan egin dira lanez kanpoko praktikak, prestakuntza lanpostuetan, bisitak… Beren esperientzia eta ibilbidea ezagutzeko aukera eman digute, eta beste jarduera ugari egitekoa ere bai, emakume parte-hartzaileen ikaskuntza-prozesuari lagunduz.

Emaktiva hautatzeagatik ez dugu BCF (EUSKAL COACHING ELKARTEA) ahaztu nahi, Fair Saturday 2018n gizarte-ekimen aukeratua izateko.

2018an jarduera, lankidetza, topaketa eta ikasketa ugari egin ditugu, eta, era berean, lan handia egin dugu enpresa- eta gizarte-eraldaketan, bai eta eraldaketa pertsonalean ere.

2019an ildo berean lan egiten jarraituko dugu, sareak, konexioak eta lankidetzak sortuz!


[1] Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (CEBEK): https://www.cebek.es/