OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Cristinarekin lan egin zuten Emaktivako taldekideak.

Kaixo, egun on!

Cristina naiz, 42 urte ditut, eta Emaktivarekin izandako esperientzia azalduko dizuet. Bizitzako gorabeherak direla eta, duela urtebete lanik gabe geratu nintzen. Langabezian nengoela, Emaktivaren dei bat jaso nuen. Prestakuntza-ikastaro batean hasteko aukera eskaini zidaten (bezeroarekin lotutako administrazio-jarduerak). Nahiz eta prestakuntza jasotzeko aukera ematea ideia ona zela iruditu, beldurrak eta zalantzak etorri zitzaizkidan. 8 hilabetean lanik egin gabe egotearen beldurra, ikastaroa amaitzeko gai izango ote nintzen zalantza, baliagarria izango ote zen eta abar.

Egia da ikastaroan hasi nintzenean guztiz lekuz kanpo sentitzen nintzela, baina asteak, hilabeteak… aurrera egin ahala, gero eta gustuago sentitzen nintzen, lasaiago, nire buruarengan segurtasun handiagoa nuen, eta batez ere Emaktiva taldeak babestua eta lagundua sentitzen nintzen.

Office paketea (Word, Excel, PowerPoint eta abar) erabiltzen ikasteaz gain, lan-elkarrizketa bat, CV bat eta abar egiten irakatsi ziguten. Halaber, gure ahuleziak eta indarguneak ikusten irakatsi ziguten, lan bat bilatzeko garaian, gure alde erabiltzeko. Ez ginen 6 orduz klasera ikastera eta azterketak egitera soilik joaten. Halaber, banakako eta taldekako “solasaldiak” izaten genituen, konfiantza eta autoestimua lortzen lagungarriak. Sarritan, barrenak hustu eta gure zama pertsonala gainetik kentzeko ere baliagarriak ziren.

Niri, prestatzeaz gain, enplegu berri bat bilatzeko tresnak eman zizkidaten, baina batez ere nire garapen pertsonalean lagundu zidaten. Nire buruarengan konfiantza handiagoa izatea lortu nuen, pertsona gisa hazi egin nintzen, eta horren ondorioz, nire autoestimua handitu egin zen.

Ikastaroa amaitu zenean, bakoitzak praktikak egin zituen enpresa batean. Nik zortea izan zuen, praktikak Erandion egin nituen arriskuen prebentzioko enpresa batean (PREVENOR). Nagusiak nahiz lankideak oso atseginak ziren. Elkarrizketan jada esan zidaten ezin izango nintzela geratu, lanpostu guztiak beteta zeudela. Hala ere, aukera ezin hobea iruditu zitzaidan, ikasitako guztia praktikan jartzeko. Horrela egin nuen, deiak hartzen nituen, fitxategi fisikoak nahiz digitalak antolatu, dokumentuak eskaneatu, datu-baseekin lan egin… Esperientzia zoragarriaz gain, lankideak eta lagunak lortu nituen, oraindik harremana dut haiekin, bai eta oso gomendio-gutun ona ere (kar kar kar).

Praktikak amaitu ondoren, curriculumak bidaltzen hasi nintzen (administraria, harreragilea, komertziala… izateko). Zenbait elkarrizketa egin nituen, eta praktikak amaitu eta gutxira, komertzial gisa hasi nintzen lanean (ez nuen inoiz egin), eta antza denez, ez nuen guztiz gaizki egiten. FNACen hasi nintzen visa txartelak egiten (Espainian dauden 28 zentroetatik, komisioa ematea lortu nuen bakarrak izan ginen Alcobendaseko mutil bat eta ni). Kanpaina amaitu zenean, gauza bera egiten jarraitzeko aukera eman zidaten, baina IKEAn. IKEAn hasi eta hilabetera, Euskotrenek deitu ninduen (Emaktivaren bitartekaritzaren bidez), eta ez nuen pentsatu ere egin, IKEAn gustura egon arren.

Orain Euskotrenen ari naiz lanean. Eskerrak eman nahi dizkiot Emaktivari emandako aukerengatik, eta edozer gauza gertatuta ere, orain datorrenari aurre egiteko prest nago.

ESKERRIK ASKO EMAKTIVA! ESKERRIK ASKO EUSKOTREN!