emaktiva_abenduko_ikastaroak

Emaktivan bi ikastaro berri abiatuko ditugu 2019an. Zure formakuntza hobetzeko unea da, bai eta enplegua bilatzeko dituzun tresnak lantaldearekin lantzeko momentua ere: bilaketa-estrategia, curriculuma eta elkarrizketa.

Formakuntza hobetu nahi duen emakumea bazara, eta lan-merkatura itzultzeko gogoa baduzu, hau da zure aukera.

Mendekotasuna duten pertsonentzako Arreta Soziosanitarioko ikastaroa

  • Ondoko gaiak ikasiko dituzu: Mendekotasuna duen pertsona batek behar dituen zaintzak eta eguneroko jarduerak eta jarduera kognitiboak burutzeko behar dituen funtzio eta gaitasunak berreskuratzeko ekintzak. Horretaz gainera, pertsonen eta familien arteko harremanak nola sustatu eta hobetu ikasiko duzu.

Jarduera Administratiboak bezeroekin

  • Bezeroen arretaren eta komunikazioaren inguruan ardazten da ikastaroa. Gai hauek landuko dituzu: merkataritzako kudeaketa administratiboak, aplikazio informatikoen kudeaketa, fitxategien kudeaketa. Komunikazio afektiboko teknikak ere ikasiko dituzu, bai eta informazioa kudeatzen ere. Ikastaro oso bat zure esku.

Gainera, Enplegu-orientazioko lantaldearen laguntza izango duzu. Lantalde horren bitartez hainbat gauza ikasiko dituzu: planifikazio teknikak, agenda kudeatzen, elkarrizketak bideratzen, merkatua aztertzen.

  • 2019ko abenduak hasiko gara.
  • Goizeko ordutegia, Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren diru-laguntzak jasotzen dituzten doako ikastaroak dira.

Ikastaro horiek ematen eskarmentu handia daukagu, ibilbide luzeko lantaldea osatzen dugu eta sektore horietako enpresekin kontaktuak egin ditugu. Horiek guztiak bermeak dira proposamen honen alde egiteko. Aukera paregabea da zuentzat! Animatu zaitezte, eta eman izena, ez galdu aukera hau.

Informazio gehiago eta harremanetarako kontaktua:
  • 688 809 394
  • emaktiva@fundacionede.org

Trebatu zaitez etorkizuneko ogibide batean eta egin ezazu enplegurako bidea.