emaktiva_fin_año
2019. urtean Programan parte hartu duten umeekin partekatuz amaitu nahi genuen urtea Emaktiva taldekook. Urtea amaitzeko modurik onena gure buruari opari bat egitea zela otu zitzaigun, zainketa eta autozainketa oparitzea

Ehun emakume inguruk hartu dute parte aurten programan, enplegagarritasuna hobetzeko laguntza pertsonaleko eta taldeko laguntzako ekintzetan nahiz prestakuntza-ekintzak egiten dituzten ibilbideetan.

Gure denbora besteekin partekatzeaz gain, Autozainketa Tailer bat izan da oparia: estresa arintzeko, bateriak betetzeko eta Emaktivan aurten emandako pausoei balioa aitortzeko baliabideak eskaini genituen.

Liliana Aldaik, bideratzaileak, prestatzaileak eta coachak dinamizatu zuen tailerra.

Tentsioak askatu genituen, bateriak bete eta Emaktivan barrena bidaiatu genuen amaitzear dagoen urte honetan. Paseo, ibilbide, bidaia horri esker, zuhaitz bat marraztu genuen gure sustraiekin eta gure lorpenekin.

Lorpen hauek lortu genituen:

· Lasaitasun ekonomikoa eta pertsonala

· Emakumeen zirkulua

· Argia

· Adiskidetasuna

· Lana

· Bizirik atera diren emakumeak

· Ilusioa

· Proposatzea eta egitea

· Gainditzea

· Indarra

· …

 

Tailerra amaitu ondoren, lunch goxo bat hartu genuen elkarrekin eta berriketan aritu ginen.

Indarrez egingo diogu aurre 2020. urteari.