Emaktiva Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako proiektua da, gizarte-egoera ahulean dauden emakumeen lan-munduan sartzea eta gizarteratzea hobetzera bideratuta dago. Gizarteratzean eta lan-munduratzean banaka nahiz taldeka lagunduta, emakumeen enplegagarritasun maila handitu nahi da.

Europako Gizarte Funtsa

Emaktiva Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako proiektua da, gizarte-egoera ahulean dauden emakumeen lan-munduan sartzea eta gizarteratzea hobetzera bideratuta dago. Gizarteratzean eta lan-munduratzean banaka nahiz taldeka lagunduta, emakumeen enplegagarritasun maila handitu nahi da.

Proiektua Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketarako sarbidea lortzeko deialdian sartzen da, Euskadiko 2014-2020 Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboaren baitan.

Zehazki:

  • 9. helburu tematikoa. 9.1. Inbertsio lehentasuna: Gizarteratze aktiboa, bereziki aukera-berdintasuna, parte-hartze aktiboa eta enplegagarritasuna hobetzera bideratutakoa.
  • 9.1.1. helburu espezifikoa: Gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetarako lan-merkatu inklusiboak garatzea, gizarteratzeko ibilbide osoak sustatuz, arlo horretan enpresen gizarte-erantzukizuna bultzatuz eta dagozkion laguntza eta babes-neurriak bideratuz, genero-ikuspegia aintzat hartuta.

Proiektuaren helburuak

Indarkeria sexista jasan duten eta/edo egoera ahulean dauden emakumeak.

  • Enplegagarritasun maila baxua edo oso baxua duten emakumeak.
  • Enplegagarritasun maila ertaina duten emakumeak; haien helburu profesionala edo lan-interesak oso argiak ez daudenean.
  • Enplegagarritasun maila optimoa duten eta gutxi gorabehera lan-interesak eta interes profesionalak definituta dituzten emakumeak.

Proiektuan askotariko ekintzak egiten ditugu eta, funtsean, enplegagarritasunerako banakako ibilbideak eta enplegagarritasuna hobetzeko prestakuntza-ekintzak egiten ditugu.

“Emaktiva” proiektuaren bidez, egoera ahulean dauden emakumeen lan-mundura sartzea eta gizarteratzea lortu nahi dugu, prozesuan zailtasun handiagoak izaten baitituzte eta laguntza eta arreta espezializatua behar izaten baitute. Zenbait ekintza egiten ditugu koordinatuta: coaching, mentoring, bitartekaritza, enplegu-bilaketa aktiboa, prestakuntza eta abar. Horiek “Emaktiva espazioan” egiten dira, eta bizitza-lana-enplegua bateratu nahi dira bertan motibazioa eta ahalduntzea lortzeko.