2011n, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ikerketa-proiektu handinahia jarri zuen martxan, genero-indarkeriarekiko euskal gizartearen pertzepzioa hurbiltzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurka egiten den indarkeria matxistaren egoerek duten intzidentzia kualitatiboki dimentsionatzeko. Era berean, proiektuak herritarren segurtasunari buruzko pertzepzioari dagokion informazioa jaso nahi izan zuen, bereziki emakumezkoena.

EDE Fundaziotik normalean erabiltzen diren salaketen inguruko datu estatistikoetatik harago joateko erronka hartu genuen, eta fokua ezkutuago zeuden indarkerietan jarri nahi genuen, gizartean kasu mota horiek duten presentzia soziala dimentsionatzeko.

Helburuak lortzeko, zenbait teknika erabili ziren (bigarren mailako iturriak kontsultatzea…), baina batez ere metodologia kuantitatiboaren alde egin zen; metodologia horrek mundu sozialaren fenomenoak deskribatu eta azaldu nahi ditu, orokortzeak egin daitezen. Zehazki, ikerketa honetan aztertutako informazio gehiena telefono bidezko inkestaren teknikaren bidez jaso zen. Inkesta zabala egin genuen, eta bertan parte hartu zuten EAEko 16 urte edo gehiagoko 2.600 lagunek.

Aurretiazko zenbait ikerketak egindako ekarpenetatik abiatuta, eremu ugaritan (bikote edo bikote ohia, familia barrukoa, lanekoa eta gizartekoa edo espazio publikokoa) emakumeen aurkako indarkeriazko egoera ugariren intzidentzia neurtzeko gai zen tresna bat diseinatzea lortu genuen (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, sexuala eta baita soziala ere)

Aitortutako indarkeriaren (bizitzan zehar noizbait emakumeen aurkako indarkeria motaren baten biktima sentitu direla zuzenean eta espresuki adierazi duten emakumeak) eta indarkeria ondorioztatuaren edo “teknikoaren” (planteatutako indarkeriazko egoera batzuetan emakumeek emandako erantzunen arabera) artean bereizten du, gainera, eta hala, gaur egun indarkeria-egoerak jasaten ari diren emakumeak identifika ditzake, haiek jabetu nahiz ez.

Azterketak datu interesgarri batzuk azaleratu ditu, adibidez, emakumeek zailtasunak dituztela tratu txar psikologikoko adierazpenak, kontrola eta isolamendua, oihuak edo irainak, mehatxuak eta jeloskortasuna, esaterako, indarkeria matxista gisa identifikatzeko. Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko “mito” batzuk oraindik ere gizartean bizirik daudela ere erakusten du; hala, euskal gizartearen % 22k uste du “emakumeek probokatutako genero-indarkeriazko kasuak badaudela” eta % 27,9k uste du “salaketa faltsu asko dagoela”.

EDE Fundaziotik normalean erabiltzen diren salaketen inguruko datu estatistikoetatik harago joateko erronka hartu genuen, eta fokua ezkutuago zeuden indarkerietan jarri nahi genuen, gizartean kasu mota horiek duten presentzia soziala dimentsionatzeko.

EDE Fundaziotik normalean erabiltzen diren salaketen inguruko datu estatistikoetatik harago joateko erronka hartu genuen, eta fokua ezkutuago zeuden indarkerietan jarri nahi genuen, gizartean kasu mota horiek duten presentzia soziala dimentsionatzeko.

Tratu txar aitortua

EAEko 16 urte edo gehiagoko emakumeen % 12,5ek esan du bizitzan noizbait identifikatutako lau eremuetako batean indarkeriaren bat jasan duela (231.556 emakume inguru izan litezke). Horietatik, % 2k egoera hori gaur egun jasaten duela esan du (37.049 emakume).

Batez ere bikoteak edo bikote ohiak egindako indarkeria da, kontsultatutako emakumeen % 7,5ek (138.934 emakume inguru) esan du indarkeria jasan duela eremu horretan bizitzan noizbait. Gaur egun errealitate horrek EAEn gutxi gorabehera 16 urtetik gorako emakumezko biztanleen % 2,1i eragiten dio, hau da, 22.000 emakumeri. Beren burua bikoteen edo bikote ohien aldetik indarkeriaren biktima gisa hartzen dutenen % 27,3k gaur egun adin txikiko seme-alabak ditu.

Tratu txar teknikoa

Kontsulta egindako emakumeen % 29,6k adierazi dute azken urtean planteatutako indarkeria-egoeretakoren bat bizi izan duela (edozein eremutan), eta % 18,2k egoera horietakoren bat nolabaiteko maiztasunarekin bizi izan du (maiz edo batzuetan kategorietako erantzunak).

Lan horren emaitzak soziologiaren arloko beste profesional batzuekin partekatu ziren Bilbon 2012ko uztailaren 16, 17 eta 18an egindako IX. Soziologia eta Zientzia Politikoaren Kongresuan: “Gizarte Zientzia berria aro berri baterako” kongresuan.

Esteka honen bidez ikus dezakezue txostena:

https://fundacionede.org/wp-content/uploads/2019/08/emakumeen.pdf