generar_experiencias_edefundazioa
  • Garapen pertsonaleko konpetentziak handitzeko esperientziak: dimentsio emozionala eta kontzientzia hartzea lantzen dugu, aldaketa pertsonala, berrikuntza pertsonaleko ibilbideak sortzea, bizi profesionaleko proiektu pertsonalak, lidergoa-coach, bizitzaren autokudeaketa pertsonala, denbora eta baliabideak.
  • Laneko eta esku hartzeko estrategia eta eredu berrietan konpetentziak handitzeko esperientziak: Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzean psikodrama eta antzeko beste teknika batzuk erabiltzen ditugu, mendekotasuna duten adineko pertsonekin egoera zailak kudeatzea, gizarteratzeko prozesuetan jolasen erabilera, jokabide agresiboei eustea gazteen artean, artea eta jolasa.
  • Antolaketa arloko garapeneko konpetentziak handitzeko esperientziak: Alderdi hauek lantzen ditugu: errendimendu handiko taldea izateko bidean aurrera egitea, taldeko rolak garatzea, taldean garatzen den lidergoa, bilera eraginkorrak, zuzendaritza-taldeak sendotzea, eraldaketarako lidergoa egituratzea, antolaketa-kultura identifikatzea, erakundeko giroa hobetzea, dinamika sistemikoak erakundeetan, kudeaketa eta zuzendaritza estrategikoa, helburuen kudeaketa, ezagutzaren kudeaketako adierazleak eta aginte-koadroak, plan estrategiko eta operatiboen diseinua, pertsonen kudeaketa, praktikako komunitateak osatzea, ikaskuntza eta berrikuntza, kalitatearen kudeaketa-sistemen diseinua, negozio-eredu berritzaileak, berdintasuna zeharkako elementu gisa sartzea, generoaren ikuspegia proiektuetan eta erakundean, datuen babesa erakundeetan, komunikazioa, inplikazioa ingurune sozialetan eta komunitatekoetan.