EU-gida Hirugarren Sektore Sozialaren erakundeetarako Europako finantzazio-deialdiei eta aukerei buruzko gida osatua da. Eusko Jaurlaritzaren dekretuan aurrez ikusitako esku-hartze sozialerako ezagutzaren kudeaketa-jardueren testuinguruan kofinantzatu da. Horren bidez arautzen dira jardueretarako diru-laguntzak hirugarren sektore sozialean.

Euskadin, hirugarren sektore sozialeko erakundeak garrantzi handiko aldaketa sozialen testuinguruan daude, erakunde izateko modu berriekin eta errealitate sozial berriekin. Horrek eredu berriak eskatzen ditu, estrategia berriak eta kudeaketako ikuspegi berriak. Horien artean barne hartzen da finantzazio-bide berrietarako bilaketa eta sarbidea.

Ildo horretatik, Europako finantzaziorako sarbidea defizit historikoa da arlo batzuetan neurri handiagoan besteetan baino. Hala eta guztiz ere, Europako proiektuetan eta sareetan parte hartzen duten erakunde batzuen esperientziak, eta parte-hartze eta ikusgarritasun handiagoaren beharrak arlo horrekiko interes handiagoa sortu du. Era berean, proiektuak finantzatzeko baliabide mugatzea kontuan hartzen baldin bada, eta jasangarritasunaren eta posizionamenduaren arlotik Europako proiektuen garapenak eskaintzen duen aukera aintzat hartuta, Europako finantzazioaren sarbidea eta optimizazioa gure erakundeetan jarduera sortzera begira kontuan izan beharreko arloa da.

Bestalde, Europako proiektuek, batetik, finantzazio-testuinguruaren eta parte-hartze estrategien ezagutza sakona eskatzen dute, baita Europar Batasunerako proposamenak diseinatzeko, garatzeko eta eskatzeko ezagutza ere. Bestalde, proiektu horiek ziurtatzea eta justifikatzea da Europako funtsen onuradunak diren erakundeek bete beharreko eskakizun nagusietako bat, proiektu horiek izapidetzeko eta justifikatzeko berezko arauak eta eskakizunak zorrotz jarraituz.

Horretarako, finantzaketa eta “egiteko beste modu batzuetara” begiratzea funtsezko euskarriak dira, funtsezkoak eta komenigarriak, erakundeen Europako dimentsioa, nazioz gaindiko elkarlana, partekatutako ikaskuntza eta erakundeen helburua abian jartzea ahalbidetzen duten esku-hartze proiektuen garapen bateratua bultzatzeko, baita sareko lana eta Europa mailan gizarte-eragineko funtzioak bultzatzeko ere.

Negozio-eredua eraikitzeko beharra hauetatik abiatuta: erantzukizunetik, konpromisotik, koherentziatik, pertsonetatik eta pertsonentzako, ikuspegi ekonomikoarekin, ekologikoarekin eta sozialarekin, eta 2020rako Europa Estrategiaren helburuekin, GIH eta Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030ekin bat etorriz. Ekintzen inpaktuak bateratzeko eta adierazleak modu logikoan monitorizatzeko aukera ematen du. Horrela, erabakirik onenak hartu ahal izango dira eta erabaki horiek adierazle orokorren bidez partekatu eta neurtu ahal izango dira.

EU-gidaren helburu nagusia Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetarako Europar Batasunaren arloan finantzazio- eta posizionamendu-aukerei eta -beharrei zaintza eta arreta emateko dinamika sistematikoa bultzatzea, baita eduki horiek sistematizatuko dituen Gida/Mapa egitea ere, Europako arloari dagokionez Euskadiko Hirugarren Sektoreko erakundeen informazio-beharrak identifikatuz eta gaika antolatutako eta eskakizun teknikoei eta ezaugarri zehatzei buruzko jakinarazpenekin Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetarako Europako finantzazio-deialdiei eta aukerei buruzko gida osatua, zehatza eta erraz ulertzekoa eginez eta diseinatuz.

eu_gida_financiacion_europea_entidades_sociales_2018_ede

Gidak Europako finantzazio-bideak izan daitezkeenei buruzko informazioa biltzen du, sektoreko esku-hartze arloekin eta Europako programek eskaintzen dituzten finantzazio-motekin bat etorriz.  Edukiak gaika daude egituratuta eta erakundeek sarbidea izan dezaketen Europako programa nagusiak biltzen dituzte. Gida modu erraz eta irisgarrian sistematizatu da, informazioaren garrantzi-, egokitasun- eta eguneratze-irizpideekin bat etorriz. Programa bakoitzeko txantiloiekin egituratu da eta bertan jasotzen dira ezaugarri nagusiak –programa, arloa, aurrekontua, egutegia, bazkide kopurua, datak, eskakizunak eta abar-

EUgidaren argitalpenak formatu digitala du eta deskargatu eta inprimatu daitekeen online bidezko euskarria. Euskaraz eta gaztelaniaz egin da. Era berean, arreta berezia eskaini diogu hedapenari, hedapen-ekintzak aurrera eramanez (mailing masiboa, zerikusia duten webguneetan argitaratzea, komunikabideetan hedatzea, abiatzea ezagutzera emateko prentsa-oharrak.

Atxikita dago EU-gidaren PDFa.