noticia_firma_convenio_parke

Azaroaren 27an, asteazkenean, EDE Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearekin, zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeen ahalduntzea jorratzeko.

Hitzarmenak Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen eta Emaktiva programaren arteko lankidetza-ekintzak ezartzen ditu. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bere plan estrategikoan jasotzen du gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eraldatu eta sustatzeko konpromisoa, bai eta Garapen Jasangarriko Helburuak bete behar direla ere. Emaktiva, berriz, gizarte-zaurgarritasuneko egoeran dauden emakumeen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko programa bat da, eta lankidetzaren bidez pertsonen garapena eta gizarte-konpromisoa jorratzeko aukera ematen du, oro har, eta emakumeen ahalduntzea jorratzekoa, batez ere.

Lankidetza mota nagusi hauek zehaztu dira alderdien artean, besteak beste:

  1. EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREko enpresetan EMAKTIVA programa hedatzea, baterako aurkezpen bat eginez.
  2. EMAKTIVAn boluntariotza korporatiboko ekintzak bultzatzeko sustapena, babesa eta hedapena, EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREko enpresetan eta erakundeetan zabal daitezen.
  3. EMAKTIVA programan parte hartzen duten emakumeak kontratatzeko ekintzen garapena sustatzea.
  4. EMAKTIVAko hautagaiek EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREAren prestakuntza-ekintzetan parte hartzea.

Aurrera egiten jarraitzen dugu lan-merkatutik kanpo dauden emakumeen egoera hobetzen. Egoera zailean dauden emakumeekin egiten du lan Emaktivak, oztopo handiagoak baitituzte lan-merkatuan sartzeko eta bertan jarraitzeko.

Oso pozik daude hitzarmen horiekin, Emaktivako emakumeei beste aukera bat eskaintzen baitiete. Ziur gaude alderdi batentzat nahiz bestearentzat irabazi bat dela.

Eskerrik asko Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea!