Memoria historikoa da EDE Fundazioaren ikerketa- eta ekintza-eremuetako bat. Urteak daramatzagu eremu horretan proiektuak egiten eta jarraitzen dugu egiten. Gerra Zibilean eta diktadura frankistan gertatutako giza eskubideen urraketak ezagutu eta ezagutarazi nahi izan ditugu, eta horiek jasan zituzten biktimei erreparazioa eskaintzen lagundu.

2013 eta 2014 urteetan, “Euskal Memoriala: kontzentrazio-esparruetara deportaturiko euskaldunak” izeneko proiektua garatu genuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzari esker. Helburua zen kontzentrazio-esparru nazietako euskal biktimen memoria berreskuratzea; guztiak askotariko ideologietako erbesteratuen artetik ateratakoak (errepublikanoak, sozialistak, anarkistak, nazionalistak eta abar); Frantziako muga gurutzatu zuten Espainiako Gerra Zibiletik eta, diktadura frankista ezarri berri zenez, haren errepresalietatik ihesi, eta han askatasunaren alde borrokan jarraitu zuten Frantziako erresistentziatik eta beste gerra-fronte batzuetatik faxismoak okupatutako Europan.

Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimak aitortzeko lege-esparruan –Memoria Historikoaren Legea– aurrerapenak egin arren, eta gizarte zibileko erakundeek modu isolatuan egindako omenaldi-ekintzez gain, aliatuen tropek kontzentrazio-esparru naziak askatu eta 70 urtera, euskal herritar gehienek ez zekiten zer gertatu zen, zer gertatu zitzaien deportatutako haiei, haien familiek jasandako errepresioa eta ahanztura ere ez zuten ezagutzen.

Proiektuaren helburu zehatza zen: kontzentrazio-esparru nazietara euskaldunen deportazioa sakon ezagutzea, gertakari horiek euskal gizartean zabaltzea, eta euskal biktimei eta haien familiei aitorpena egitea. Horretarako, “Bakeola, Elkarbizitza, Gatazka eta Giza Eskubideak” erakundeko kideek eta EDE Fundazioko ikerketa-taldeko teknikariek osatutako lantaldea osatu genuen eta elkarrekin lan egin zuten bi fasetan:

  1. IKERKETA FASEA

Euskaldunen deportazioari buruzko informazioa jasotzera bideratutako eta biktima eta familiako kideen lekukotzak eta materialak biltzeko jarduerak. Bertan, ekintza hauek egin genituen:

  1. Euskal deportatuen errolda egin genuen. Horretarako, artxibategi ugari aztertu genituen, eta guztira 140 euskal biktima topatu genituen.
  2. Biktimen eta haien familiako kideen lekukotzak jaso genituen bideograbazio bidez.
  3. Lekukotza eman zuten biktimen eta familiako kideen lekukotza-balioa zuten materialak (gutunak, argazkiak eta abar) jaso genituen.
  4. Gaiari buruzko iturri historiografikoak berrikusi genituen.
  5. Gida didaktikoa prestatu genuen.

2. HEDAPEN ETA KOMUNIKAZIO FASEA:

Aurreko fasean jasotako lekukotzen eta informazioaren hedapen-jarduerak, zenbait bitartekoren bidez:

  1. Adituekin (historialariak) eta memoriaren inguruko erakundeekin harremanetan jarri ginen proiektuaren berri emateko.
  2. eremu birtual bat garatu genuen eta bertan irauli genituen aurreko fasean garatutako materialak: txosten historiografikoa, euskal deportatuen errolda, ikus-entzunezko lekukotzak, memoriaren mapa (deportazioaren lekuak), gida didaktikoa.
  3. Sare sozialen bidez hedapen-kanpaina handia egin genuen (Facebook eta Twitter).
  4. Komunikabide ugaritan agertu ginen: prentsa idatzian (Noticias de Gipuzkoa) eta irratian (Herri Irratia, EITB, Onda Vasca), kontzentrazio-esparruetara deportatutako euskaldunen berri emateko.

Proiektu honekin, gure historia hurbileko gertakari ezezagun eta tragiko hau ezagutarazten lagundu dugula uste dugu, ziur gaude diktaduren eta erregimen totalitarioen biktimak gogoratzea eta haiei aitorpena egitea beharrezkoa dela gure askatasun-sistema eraikitzen eta finkatzen jarraitzeko. Inoiz amaitzen ez den zeregina da hori. Jarrai dezagun.

Ayer, responsables del Behargintza Basauri-Etxebarri y técnicos de juventud, de empleo y otros recursos municipales que trabajan con jóvenes de la comarca se encerraron en el centro cívico de Basozelai (Basauri) para, junto a la Fundación EDE, entidad que elabora el diagnóstico del plan Udal Gaztedi, identificar los problemas a los que se enfrentan los jóvenes de cara a poder ayudarles. 

El Correo – 13/05/2017