GAZTEMOVE proiektua 2016ko urtarriletik azarora egin zen. Proiektuan zenbait ekintza garatu ziren helburu nagusi hau betetzeko: EUSKADIKO GAZTEEN INFORMAZIOA, PARTE HARTZEA ETA MUGIKORTASUNA SUSTATZEA, BAI ETA EB MAILAN ARLO HORRETAN, EUROPAKO PROGRAMETAN ETA, BEREZIKI, ERASMUS + PROGRAMAN LAN EGITEN DUTEN ERAGILEENA.

Horretarako, zenbait ekintza egin ditugu Euskadiko gazteen artean mugikortasun-aukerak zabaltzeko eta sentsibilizatzeko aurrez ikusitako helburuetako bakoitzarekin lotuta.

  • PRESTATZEKO EKINTZAK

Erasmus + programari eta jarduerei buruzko informazio- eta hedapen-material berria sortu dugu eta informazio-puntuetan jasotako kontsulta posibleetarako informazio-txostenak, hedapen-estrategiak eta ekintzak zehaztu ditugu. Era berean, proiektua eta jarduerak zabaltzeko harreman-sarearekin harremanetan jarri gara eta sarea zabaldu dugu. Bestalde, proiektua koordinatzeko eta exekutatzeko bilerak egin ditugu proposamenean jasotakoa arrakastaz betetzen dela eta kalitatea bermatzen dela ziurtatzeko.

  • EB-N GAZTEEN MUGIKORTASUNARI ETA ERASMUS + PROGRAMARI BURUZ GAZTEEK DUTEN EZAGUTZA INDARTZEA.

Europako gaiei buruzko zalantzak argitzeko etengabeko arreta-puntuak izan ditugu, bai aurrez aurre, bai birtualki, erakunde eskatzailearen sare sozialen, emailen eta webguneetako iradokizunen postontzien bidez. Hala, 350 informazio-eskaera baino gehiago jaso ditugu bulegoan (Bolunta eta Europe Direct zerbitzua) edo webgunean eta posta elektronikoan egokitutako espazioen bidez. Gai horietako gehienak kide diren beste estatu batzuetako lan- eta prestakuntza-aukeren ingurukoak ziren, edota hizkuntzak ikasteko eta hobetzeko aukerekin eta EBn boluntariotza-lanak egiteko kontuekin lotutakoak. Baita Europako Boluntario Zerbitzuari eta Erasmus + programak eskaintzen dituen aukera zehatzei buruzkoak ere.

Informazio-bloke honetan Europako gaietan eta Europar Batasuneko programa eta proiektuetan espezializatutako langileak izan ditugu; zehazki, bi teknikari aditu kontsulta horiei erantzuteko eta programan eta gazteekin egindako lanean espezializatutako orientatzaileen laguntza izan dugu.

Era berean, Europako programei buruzko dokumentazioa eta albisteak dituen informazio-bilduma eguneratuta mantendu dugu: edukiak erabiltzaileen esku egon dira paperean nahiz informazio-liburuxken formatuan, eta gainera, EAEn egindako prestakuntza-ekintzetan eta ekitaldietan banatu dira. Informazio-material horren hedapenari esker, Erasmus +, EURODESK, EURES, EDICs eta Europako gaietan lan egiten duten beste ekipamendu batzuen edukia ezagutarazi ahal izan da. Erasmus + programarekin lotutako alderdiei buruzko informazio garrantzitsua eta eguneratua argitaratu da, eta Programa berriaren eskakizunetara eta deialdien kudeaketa-metodoetara egokitu da informazioa. Europako Boluntariotza Zerbitzuarekin zehazki lotutako atalean, eskaerak aurkezteko aholkularitza eskaini da, harrera-proiektuen garapena, kudeaketa eta ebaluazioa egiteko, Boluntariotza Zerbitzura bidaltzeko eta eskaeren eta garapenerako lankidetzaren orientazioan eta izapidetzean laguntzeko. Horrekin lotuta, eta nolabaiteko oztopo gisa, programaren eskakizun berriekin eta egutegiari eta deialdiaren indarraldiari dagokienez Batzordearen ibilbide-orriarekin ohitu eta haiek ezagutarazi behar dira. Horregatik jarraitu dugu nabarmentzen Erasmus + programaren alderdi orokorrak zabaldu eta ezagutarazi behar direla.

Saio horiek eta informazio-ekintza guztiak Europako gaietan eta parte-hartzearen eremuan adituak diren bi orientatzailek dinamizatu dituzte eta egonkor mantendu dira proiektuak iraun duen bitartean. Europako gaietan eta gazteen partaidetzan adituak diren hizlariak ere izan ditugu, baita Europako erakundeetan lan egiten dutenak ere, eta saio ugaritara etorri dira (Herritarren Europako Puntua, Kosice Hiriburu Kulturala…).

  • EAE-KO GAZTEEN EKIMENA ETA MUGIKORTASUNEKO PROIEKTUETAN AURKEZTEARI DAGOKIONEZ PARTE-HARTZE AKTIBOA SUSTATZEA.

Proiektuaren diseinuan laguntzea ere GAZTEMOVE jardueraren alderdi garrantzitsua izan da. Hala, proiektuko ideia posibleei buruzko aholkularitza eta haiek egiteko eta aurkezteko jarraibideak ematea.

Parte-hartzaileen inplikazioa

Oro har, proiektuaren asmoa izan da bertan parte hartu dutenen protagonismoa sustatzea. Horrekin lotuta, proiektu horren indarguneetako bat da erakunde antolatzaileak duen askotariko eta berehalako harremana, eta horrek, EAEko gazte-elkarteen egiturarekin dituen konexiorekin batera, ahalbidetzen eta bermatzen du proiektuan gazteak inplikatzea. EAEko 4.000 gazte baino gehiagorekin ekimenak etengabe eta egunero garatzen dituen sarea gara, 30 udalerri baino gehiagotara iristen gara. Horregatik lortu dugu proiektuari buruzko informazioan eta hedapenean publiko zabalera iristea. Hala ere, hortxe topatu dugu nolabaiteko zailtasuna, horrelako proiektu askotan komuna dena; izan ere, ezinbestekoa da taldeen kaptazio- eta prestakuntza-prozesuetan inbertitzea. Gazteei zuzenduta eta eremu horrekin lotuta ekintza, ikastaro eta ekitaldi gehiegi izateagatik gerta daiteke, baita tailerretara joan ahal izateko ordutegi eta datak bateratzeko zailtasunagatik ere.

Edonola ere, eta zailtasunak zailtasun, aipagarria da ekintzetan lotura duten eragile eta gazte guztien parte-hartze eta inplikazio aktiboa, baita informazio-puntuetan jasotako bisita eta eskari pertsonalizatuen garrantzia ere.

Hasieratik, eta kontuan hartuta EAEn Europako gaiari buruz egiten diren hedapen-ekintza gehienak herritarrentzat, oro har, edo beste kolektibo batzuetarako direla,  baina ez azken hartzailearentzat, ez edukiagatik (mugikortasuna), ez horietan parte hartuko dutenen inplikazioagatik, diseinutik hasi eta exekuzioraino alderdi horretan arreta jartzen saiatu gara, proiektu osoan gakoa izan baita. Gazte kolektiboekin egindako lanak eman digun esperientziari esker, nabarmen dezakegu gazteen benetako parte-hartzea eta aktibazioa lortzeko ez dela nahikoa informazioak eskaintzea edo jarduera eskaintzea; ezinbestekoa da gazteei inplikazioa eta protagonismoa bermatzea: gakoa “bideratzea” (aukeretarako sarbidea) eta “laguntzea” (haietara iristen) da, autonomia-espazioak utziz, eta gazteen beharrei benetan erantzungo dien eta balio erantsia eskainiko duen informazio orientatua eta prestatua eskaintzea.