Zer da Europako Parlamentua? Zenbatean behin egiten dira Europako Parlamenturako hauteskundeak? Nola antolatzen dira alderdi politikoak Parlamentuan? Zer hautagaitza aurkeztu dira Euskadin hauteskunde hauetara?  Nola banatzen dira botoak?

Gai horiek eta beste batzuk, askotan, herritarrentzat ezezagunak dira. 2019aren maiatzaren 26an Europako hauteskundeak izan zirenez, gure harrera-egituran, EDE Fundazioan, informazio-stand bat jarri genuen, bai eta gurekin lan egiten duten beste zentro batzuetan ere, ohiko galdera horiei erantzuteko.

Horrez gain, iritziak bildu genituen Europak herritarrentzat esan nahi duenari buruz: elkartasuna, kultura, batasuna, integrazioa, apustua… Hitz horiek erabili zituzten, besteak beste.

125 pertsona inguru gerturatu ziren gure informazio-gunera, Europako hauteskundeetan botoa emateak berekin dakarrenari buruz pixka bat gehiago jakiteko, zertarako balio duten eta gure botoa nora doan.