infrasonoras
Fisikaren esparruan, argiak eta soinuak gure gorputzak antzeman ezin dituen frekuentzia batzuk dituzte, baina existitzen dira, eta bizi garen mundu honetan eragina dute.Soinuen kasuan, badira entzumen humanoak entzun ezin dituen frekuentzia batzuk: ultrasoinuak eta Infrasoinuak. Aspaldi Mary Beard-en “Mujerse y Poder” irakurri nuen. Liburu horren arabera, historia klasikoan, botere-guneetan ez zen emakumeen ahotsa entzuten, emakumeei ez zitzaien entzuten sistematikoki, ez zuten ahotsik. Irakurketa horrek eragin handia izan zuen 2017ko azaroan, Hirikilabsen (Tabakalera) lanean ari ginen lantalde batengan, zeina jokabidea eta teknologia lantzen ari zen. Inés Bebea, Estrella Soria, Margarita Padilla eta ni neuk osatzen genuen taldea. Ikerkuntza talde horren emaitza “Las Voces de las Tecnologías que resuenan en los Labs”  izenburuko saiakera izan zen, zeina argitaratua ere izan zen. Saiakera horretan, ezagutza eta boterearen arteko harremana jorratu zen, bai eta nola antzeko dinamikak erreproduzitzen diren ustez alternatiboak diren guneetan.

Gauzak funtzionatzen duten moduan funtzionatzea ahalbidetzen duen hori, ez dugula “entzuten”, infrasoinuen teknologien soinuekin analogia osatuko lukete.

Hala, Infrasonoras-ek erantzunik eman nahi ez duen programa bat da, galderak baino ez ditu proposatu nahi. Gogoeta eragingo diguten galderak egin nahi ditu, baxu hitz egiten duten ahotsei, ondare komunaren alde hitz egin baina erakusten ez diren ahotsei, eta nahita, ahotsa jaisten duten pertsonen ahotsei arreta jartzeko, bitartean botere kontzentrazioko estrategiak garatzen direnean.

Ziklo hau garatzeko, esparru horretan eskarmentu handia duten pertsonen partaidetza izango dugu, Margarita Padilla eta Inés Bebea.

  • Azaroaren 28an eta 29an, Margarita Padillaren txanda izango da. Bere proposamena honetan datza: ezagutza teknologiko-zientifikoaren, ekonomikoaren eta boterearen arteko harremanaren inguruan hausnarketa egitea, gizarte garaikideetan. Bizitza erosoagoa egiten diguten testuinguru digitaletan, zein teknologia ez gara gai entzuteko? Zein botere bilatzen dute?
  • Abenduaren 4an eta 5ean, Inés Bebeak gai hau izango du hizpide: zer suposatzen du gure gorputzak eta haiekin ditugun interakzio guztiak korporazio teknologikoen lehengaia izateak. Bebearekin gure gorputzak esploratuko ditugu mugimenduen bidez, teknologiarekin daukaten harremana behatzeko.
  •  Oraindik plaza libreak daude, izena emateko sartu esteka honetan.

Margarita Padilla ordenagailuen programatzailea da Dabne kooperatiban. Sindominio-ren sustatzailea da 1998tik, eta software librearen aldeko aktibista da, bere aburuz, “Internet egiten” dihardu. GNU/Linux-en erabilera sozial eta politikoak ikasi zituen zentro sozial okupatuetan, unibertsitatean ez zioten sekula gai hori irakatsi. Ondoko gaiak lantzen ditu: teknologia eta eremu popularra, pertsonak teknologietara erakartzeko, eta bereziki emakumeak eta haurrak erakartzeko ikuspegi kritikoarekin, jarduera dibertigarri eta zorrotzaren bitartez. “Duela hilabete batzuk, Som Connexió-ko batzorde errektoreko kidea naiz”.

                                                                       

Inés Bebea telekomunikazioetako ingeniaria da, aktorea eta hezitzailea. Garapenerako lankidetzan eta jasangarritasunean aritu zen, gero, hezkuntzaren eta pedagogiaren esparrura iristeko. Esparru horretan bere eskarmentu propioa baliatu du: antzerki soziala eta terapia alternatiboak.

Bere karrera profesionala hainbat erakundetan garatu du: Secretaría de Estado de Telecomunicaciones y para la Sociedad de la Información (SETSI); UNITES, Nazio Batuen programa bat da eten digitala aztertzeko; ONGAWA, garapen humanoko ingeniaritzan; EHAS Fundazioa, osasunerako teknologietan; Heinz‐Nixdorf Institute; Osloko Unibertsitatea; Rey Juan Carlos Unibertsitatea, ikerkuntza eta heziketan; Medialab‐Prado, bitartekotza kulturala eta teknologikoa,n eta abar. Ondulan-en, proiektuaren proposamen filosofikoaren arduradun nagusia da, hitzaldiak ematen ditu, eta ikasketako metodologia aktibo erakargarrienak erabiltzen ditu haur eta gazteekin. Ondula irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere xedea da hezkuntza kritikoa sustatzea teknologia digitalen erabilpenean, garapen pertsonala eta pentsamenduaren garapena azpimarratzeko, hain justu, garapen sortzaile eta etikoa bilatzen du. Horrekin batera, eraldaketa sozialaren aldeko konpromiso sendoa erakusten du. 2012tik, jarduerak garatzen ditu, ikerkuntzan, hezkuntzako trebakuntzan eta hezkuntza formalean, betiere, entitate publiko eta pribatuekin elkarlanean.