goals_power_lab_eusk

Jardunaldia: Agenda 2030 Goals Power Lab. Pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da Agenda 2030. Horrekin batera, bake unibertsala sendotzea eta justiziara iristea bilatzen du. Agendak 17 Helburu eta 169 jomuga proposatzen ditu, ekonomia, gizarte eta ingurune esparruetara zabaltzen direnak. Agendak gazteen konpromiso komun eta unibertsala eskatzen du, eta bertan, gazteek asko dute egiteko eta esateko: Agenda ezagutuz eta agendara konektatuz, gazteek proposatu egiten dute, eta konponbide berritzaile eta inklusiboak bilatzera eta garatzera konprometitzen dira.

Hitzaldiak eta taldekako lana egingo da Agenda 2030 ezagutzeko asmoz, bai eta jakiteko nola parte hartu agendan eta nola konprometitu agenda horrekin.

Gai horren inguruan arituko diren adituek parte-hartuko dute jardunaldian, eta taldekako lan-saioak ere izango dira. Saio horietan gazteek aktiboki parte hartuko dute.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzak (Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza, Gazteriako Zuzendaritza), UNICEFek eta Gazteriaren Nazioarteko Erakundeak (GNE) antolatu dute.

15 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

  • DATA: 2019ko azaroak 16
  • ORDUTEGIA: 9:00 – 18:00
  • LEKUA: Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea 4. BILBAO

Izen-emateak jardunaldiaren landing page-an jasotaklo estekaren bidez egin behar da: https://www.gazteaukera.euskadi.eus/gpl-eu/

Jardunaldiaren helburuak hauexek dira:

  • Agenda 2030 ekimena gazteen artean ezagutaraztea, metodologia parte-hartzaileak eta berritzaileak baliatuta.
  • Agenda 2030 ezartzeko gobernu autonomikoek zabaldutako politika eta programetan kolaboratzea, ahalegin ezberdinak, politika publiko, sektore pribatu, akademia eta gizarte zibilaren arteko esfortzuak hain justu, biltzen dituen esparru baten baitan.
  • Goal Power Lab (GPL)  ekimena garatzea metodologia sortzaile eta berritzaile bat abiatuz, egituratua eta sentsibilizazioa ahalbidetuko duena.

 

Lan kolaboratiboko guneetan (workshops), Gijs van Wulfen-ek sortutako metodologia erabiliko da: ForthInnovation Method (design thinking-a sormen-teknikekin eta kudeaketa kolaboratiboarekin uztartzen da)