jardunaldiak_bakeola_aiete
Bakeolak, Bizikidetza, Gatazka eta Giza Eskubideak, abenduan 4ean Aieteko Jauregian- Bakea eta Giza Eskubideen Etxean- 16:00tatik 19:30etara burutuko den OROIMENAREN HARIAK jardunaldira gonbidatu nahi zaitu.

 

Jardunaldi honek, elkarrizketa sustatu nahi du bai eta etikak, historiak, psikologiak eta pedagogiak memoria historikoari egiten dioten ekarpena partekatu eta duten balio eta gizarte erabilpenaz hausnartu.

  • Data: Abenduak
  • Ordua: 16:00 tatik 19:30 etara
  • Lekua: Aieteko Jauregia
    Bakea eta Giza Eskubideen Etxea Aiete Pasealekua  65 (20009, Donostia)
  • Baieztapena eskatzen da
     
JARDUNALDIKO HELBURUAK:
  • – Disziplina/Ezagutza ezberdinek Memoria historikoaren berreskurapenean egin duten ekarpenaz jabetu.
    – Memoria historikoak duen balio eta erabilpen sozialaren inguruan eremu publikoan dagoen eztabaida aberastu.
    – Indarkeria politikoari zilegitasuna kentzeko disziplina/ezagutza ezberdinek dituzten elementu artikulatuak identifikatu
    – Lau disziplina/ezagutzak aintzat hartuz memoria historikoaren arloan ekintza puntualak proposatu.
    – Elkarte memorialistikoen artean sarea eta elkarlana sustatu.
PROGRAMA
    • 16:00Harrera eta izenematea
    • 16:15Ongietorria y jardunaldiaren aurkezpena
    • 16:30Hitzaldi markoa: “Memoria historikoaren berreskurapena: alderdi etiko eta politikoak”. EMILIO SILVA (Kazetaria eta “Asociación para la Recuperación de la Memoria Histórica” elkartearen sortzailea)
    • 17:15Galderak egiteko unea
    • 17:30 – HISTORIAren ekarpena memoria historikoaren berreskurapenean. (MARIA CHIARA BIANCHINI.Historia garaikidean eta amerikar estudioetan doktorea  Madrideko Unibertsitate Autonomoan eta Università degli Studi di Roma Tre.  “Memorias en red”-eko kidea)
    • 17:50 – PSIKOLOGIAren ekarpena memoria historikoaren berreskurapenean. (DARIO PAEZ. Psikologian katedraduna. Gizarte transkultural psikologian, Memoria kolektiboan eta historiaren gizarte irudikapenean aditua)
    • 18:10 -PEDAGOGIAren ekarpena memoria historikoaren berreskurapenean. (IRATXE MOMOITIO. Filosofia eta Letretan lizenziatua Deustuko Unibertsitatean eta Gernikako Bake Museoko zuzendaria)
    • 18:30 – Geldiunea-kafea
    • 18:45 – Ezagutzen artean eta publikoarekin ideiak elkarbanatzeko dinamika
    • 19:00Partaideei galderak
    • 19:20 – Itxiera eta agurra