brotes_verdes_edefundazioa

Dagoeneko hilabete batzuk pasatu dira Itunpeko prestakuntza hau amaitu zenetik (eskatutako erakundearen beharren arabera diseinatutako prestakuntza) eta oroimenez gogoratzen dut, EDE Fundaziorako Ikaskuntza esperientziak zer diren argi eta garbi adierazten baitu.

Ereitearen metafora erabiliko dut deskribatzeko.

Naturak bere garaiak ditu eta denbora behar du.

Erakunde bateko prestakuntza-beharrak ulertzeko, elkarrizketa lasaiak egin behar dira. Arretaz entzun eta intentzio handiz eta zehaztasunez galdetu behar da, eskariak argi ulertzeko.

Produktua ezagutzea, haziak aukeratzea, ereiteko garai egokia, beharrezko tresnak… Diseinuaren fasea eta proposamena egitea.

Lurra prestatu eta ongarritu egiten dugu, gure zuhaitzak beharrezko substratua jaso dezan, eskatutako gaiaren inguruan hazteko gakoak diren prestakuntza-elementuekin: irakasleen gaikuntza.

Ikasleak zehaztasunez aukeratu ziren eta ikastaroaren helburuen araberako irizpideen arabera, eta horrek erraztu zuen ereindako kimuak harmoniaz hazteko egokienak izatea; haietako bakoitzari arreta berezia eta zegokion lekua utzi genion.

Hazteko/ikasteko prozesu horri laguntzeko loreontzi egokienak topatzea, profesionalak izatea eta landan ereitearekin gozatzea eta ereiteko metodo berritzaileak ekartzea, prozesuaren funtsezko beste elementuetako bat da.

“Hartu naturaren pausoa, pazientzia da haren sekretua”.

R.W. Emerson

Eta lanean bizipen-saioekin bideratzea, prozesuari garrantzia ematea, pertsona bakoitzaren erritmoan, haiek dakarten eta partekatzen dituzten ikaskuntzen arabera. Harmoniaz laguntzea, pausatuta, uzta onena bermatzeko.

Azken batean, prestakuntza-ibilbide honetan, pertsona bakoitza “kimu berria” izatea eta lortzea, eta hura zaintzen jarraitzea, fruituak ematen jarrai dezan eta erakundea (Lantegi Batuak) eta bizi eta lan arloko garapenean bidelagun izango dituen pertsonak ere indartzen eta hobetzen lagun dezan.

Ikaskuntza-esperientzia bat adierazgarri bihurtzen denean, aldaketa-zikloa martxan jarri da, naturaren zikloa bezala, eta dagoeneko ezin da gelditu.