EMnew13-Convenio-Euskotren1

2016. urtearen amaieran, Euskotren, Eusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascos, SA enpresak, Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietateak, garraio publikoaren esparrukoak, EDE Fundazioaren Emaktiva Programarekin lankidetza-hitzarmen bat egitea erabaki eta hitzartu zuen gizarte-eragileekin batera.

Konpromiso horrek bi jarduketa-ildo nagusi ezarri zituen 2016-2020 Programaren indarraldirako.

Alde batetik, Emaktivan parte hartzen zuten emakumeak aldi baterako lanpostu hutsak betetzeko kontratatzeko konpromisoa, lineako agentearen eta geltokiko agentearen lanpostuetan.

Eta bestetik, boluntariotza korporatiboko ekintzetan parte hartzeko konpromisoa, emakume parte-hartzaileei hautaketa-prozesuak nolakoak diren eta prozesu horietan nola sar daitezkeen (betekizunak, sarbide-probak…) erakusteko. Eta Euskotrenek eskura dituen euskarrien eta kanalen bidez, programa hedatzen laguntzeko konpromisoa.

Hitzarmena taxutzeko, Euskotreneko hautaketa-arduradunak eta Emaktiva programako teknikariak bildu ginen, geltokiko agenteen eta lineako agenteen lanpostuak betetzeko zer profil behar den jakiteko. Profil horretan zehazten dira lanposturako beharrezko gaitasun teknikoak eta pertsonalak zein diren, lanpostuaren funtzioak eta abar. Zer prozedurari jarraitu behar zaion, Euskotrenek lanpostuen eskaerak nola egingo dituen, hautagaitzak nola helarazi eta bi erakundeetako harremanetarako pertsonak zein izango diren zehaztu ziren, besteak beste.

Hasierako harreman horien ondoren, Emaktiva Programako emakumeei Euskadin garraio-sektorean buru den enpresa operatzailean lanean hasteko aukera sortu zitzaien. Era berean, Euskotrenentzat aukera ederra izan zen bere gizarte-erantzukizun korporatiboa taxutzeko, bide batez, konpromiso batzuk betez: Berdintasunerako konpromisoa, gizarte-konpromisoa…

Azpimarratu behar dugu Emakundek berdintasunaren esparruko jardunbide egokitzat jo duela Euskotrenek emakumeekin hartu duen konpromiso hori, eta jardunbide horren berri elkarrekin emango dugu Euskaliten Kudeaketa Aurreratuko Astean.