lehen_hitza_euskaraz
Lanean ere lehen hitza euskaraz

Datorren abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Entitatean egun hau ospatzeko Euskara Batzordetik ondorengo proposamena luzatzen dizuegu.

  • “Lehen hitza euskaraz” kanpainaren emaitzak erakutsiko ditugu. Kanpainarekin bat egiteaz gain, lanean ere euskararen erabilera bultzatzeko prest dauden lankide kopurua zenbatekoa den ezagutaraziko dugu.
  • Bertaratzen diren pertsonek “Egutegi 2020. “Gizartea eraldatzen” eskuratzeko aukera izango dute. Egutegian Plan estrategikoa 2019-2022 eta beronek Garapen Iraunkorrerako Helburu batzuekin duen erlazioa adierazi dugu. Egutegi hau posible egin duen taldearen lana eskertu eta azpimarratu nahi dugu

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxea euskal artistak 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.