10_dia_europa

1950eko maiatzaren 9an, Robert Schuman-ek aniztasunean lotuta eta antolatuta zegoen eta solidarioa zen Europar Batasuna sortzeko proposamena aurkeztu zuen bakez betetako etorkizunerako. Horixe bera jotzen da gaur egungo Europar Batasunaren jatorritzat.  Ordutik, maiatzaren 9a bihurtu da proiektu komun honetako partaide izatea omentzen duen Europako ikur (Europako Eguna). Une hori ospatzeko, urtero, maiatzaren 9an, hainbat jarduera antolatzen da Europako hiri askotan. Aurreko urteetan bezalaxe, Bilbon ere “Europa kalera atera” nahi dugu eguneroko lanean Europako gure erakunde eta elkarteek zer egiten duten hiritarrei gertu-gertutik erakusteko.

Maiatzaren 9an Europako Eguna ospatzen dela eta, Europe Direct Bizkaiak (EDE Fundazioa da bere harrera-egitura) eta EU-OSHAk, laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentziak) maiatzaren 9an, informazio-gune bat jarri genuen Bilbon, Europar Batasunak zer egiten duen eta zer den ezagutarazteko, hedatzeko, informazioa emateko eta horren inguruko materialak banatzeko. 12:00etatik 19.00etara izan ginen Ercilla kalearen eta Moyua plazaren arteko elkargunean. Oroitzapen-ospakizun horri buruz eta Europar Batasunarekin alderdi zehatzei buruz, zer den, nola funtzionatzen duen eta gure egunerokoan nola eragiten digun jakiteko gerturatu zirenei egin genien harrera.

1.500 pertsona inguru (gazteak, adinekoak, ikastetxeak eta Europaren esparruan lan egiten duten beste tokiko eragile batzuk) gerturatu ziren Bilboren erdigunean jarritako karpara, EBri buruzko informazioa jasotzera. Sustapen-materialaren eta argitalpenen truke, gerturatu zirenei Europari eta Europar Batasunari buruzko galdera orokorren test bat egiteko eskatu genien.

Erdigunean eta kalean egin zenez, ikusgarritasun handia izan zuen ekitaldiak. Era berean, komunikabideetan (elkarrizketak irratian eta telebistan) eta sare sozialetan hedapen-lana egin genuen.