Zertarako egin mindfulness tailerrak laneratzeko ditugun programetan?

Orain da igarotzen den segundo bakoitzean bizitzen dugun errealitate bakarra eta orain da gauzak aldatzeko eta egiteko aukera ematen digun agertoki bakarra.

Batzuetan, larritasuna sortzen digu zer gertatuko den pentsatzeak, edo gerta litekeenaren inguruan ametsetan hasten gara. Eta askotan, gaizki sentitzen gara gertatu zenagatik, jada ezer egin ezin dugunean. Gure energiak orainean, zerbait egin dezakegun:

UNE HONETAN BERTANTXE, jartzen ikasteko une bat proposatzen dugu. HEMEN ETA ORAIN

 

Enpleguari begira jartzen garenean, iraganean edo etorkizunean galtzen gara.

Oraina, iragana eta etorkizuna: Non duzu burua?

Hori aurkituko dugu enplegua eta mindulness-aren inguruan antolatzen ditugun tailerretan: eguneroko bizitza kontzientzia handiagoz bizitzea, orainarekin kontaktatzen ikastea, pilotu automatikoari ihes egitea, zeure buruari galdetzea ea uneaz zenbateraino ari zaren gozatzen, zure burua ez epaitzen ikastea, gauzei pasatzen uztea, modu aktiboan entzutea, zure barneko ezaugarriekin konektatzea…

«Neure buruarengan pentsatzen hasteko eta orain nagoen une hau erdigunean jartzeko balio izan dit».

«Uneaz modu kontzientean gozatzen ikasten ari naiz; ez alderdi profesionalean eta lanean bakarrik, arlo pertsonalean ere bai».