M8_uhin_feminista
Musika komunikabide berezia da: emozioekin, pentsamenduarekin eta gorputzarekin lotzen gaitu. Musikan, emakume askok beste emakume batzuei zabaldu die bidea, kontatu gabe zeuden istorioak kontatu dizkigute eta gai izan dira guri hunkidura eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleagoaren aldeko kontzientzia pizteko. Aurtengo martxoaren 8an, OREKATUZ Batzordetik, omenaldia egin nahi diegu artista horiei guztiei eta haien mezuei. Eta gonbidatu nahi zaitugu emakumeen egoeraz, haien eskubide eta lorpenez jabetzen lagundu diguten abestiak eta abestien egileak entzutera, abestera, dantzatzera edo partekatzera. Mezu batzuek barrua astindu digute, hunkitu egin naute, eraldatu, edo besterik gabe, nekez ikusten duguna ikusgarri egin dute.

OREKATUZ Batzordean, 8 abesti eta haien interpretatzaile edo egileak hautatu ditugu eta zurekin partekatu nahi dugu Spotify-ko gure kanalean entzun dezakezun EDEren uhin feminista playlist hau:

 

  1. ESTE CUERPO ES MÍO. Rebeca Lane. Hip hop rap. Guatemalarra.
  2. ME MUEVE EL AIRE.Las migas. Flamenkoa. Espainiarra.
  3. EZ DA EZ. Anne Etchegoyen, Itziar Ituño. Musika tradizionala. Ipar Euskal Herrikoa.
  4. UNA NIÑA. Miss Raisa. Rap. Espainiarra.
  5. AIN’T GOT NO, I GOT LIFE. Nina Simone.. Blues/Jazz. Estatubatuarra.
  6. BISSA. Fatoumata Diawara. Folk Fussion Jazz eta Soul.
  7. LA OTRA MITAD. Pilu Verver. Espainiarra.
  8. ZER IZAN. Huntza.  Musika tradizionala. Euskal Herrikoa.

 

Abesti horiek entzutera eta partekatzera gonbidatzen zaitugu. Eta zure abestia guri bidaltzeko ere eskatu nahi dizugu. Barrua mugitu zizun hori, hunkitu, astindu edo emakumeen eskubideen alde mugiarazi zintuen abesti hori. Honako ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Emakumeen berdintasun-falta ikusgarri egiten duten hitzak dituztenak.
  • Emakumeek idatzitakoak eta/edo interpretatutakoak.
  • Edozein garaitakoak eta edozein hizkuntzatan idatzitakoak.

 

Emailez bidal dezakezu,  orekatuz@fundacionede.org helbidera, whatsappez 685 73 59 34 telefono-zenbakira, edo zure lantokiko karteletan gehitu.

Bidal iezaguzu abestiaren izena, konposatzailearen edo interpretatzailearen izena eta abesti hori aukeratzeko arrazoia.

Bidaltzen dizkiguzuen abestietatik batzuk aukeratu eta Spotify-ko EDEren uhin feminista playlistera gehituko ditugu, nahi dugun leku eta aldi guztietan erabiltzeko.

Aurtengo martxoaren 8an lortutakoa eta lortzeko dagoena ikusarazi nahi ditugu emakumeen ahotsen bidez, kantuen bidez. Sintonizatu haiekin.

 

Sintonizatu uhin feminista! Hunki zaitez M8: EDEren uhin feminista playlistarekin!