haritu_vocacion_transformadora
Esparru digitalak aurrera egiten jarraitzen du interakzio analogiko guztiak eraldatuz, eta horrekin batera, gizarte humanoak mugitzen dituen lehengaia ere transformatzen du. Dirudienez, aldaketaren muga gure irudimenean dago. Aldaketa horrek bere argi eta itzalak ditu, eta ulertu behar dira, horien aurrean jarrera bat erakusteko eta aukera berriak sortu ahal izateko.

Hori guztia ulertu ahal izateko, interesgarria da esperientziatik abiatzea, teknologiak nola aldatzen duen guztia eginez eta ulertuz. Horretara gerturatzeko tailer batzuk egin ditugu, Laborategian jasotako teknologia ezagutarazteko asmoz, bai eta zuen kabuz ikertzen eta ikasten jarrai dezazuen ere. Oraintsu, bi gonbidatu izan ditugu, Alberto Martinez eta Jabi Luengo. Biek ala biek aldaketarako palankak bilatzen dituzte teknologia ezberdinetan.

Batetik, Alberto Martinezek konponbide egokituak aurkitzen ditu diseinu eta fabrikazio digitalean aniztasun funtzionala duten pertsonentzat. Martinezek berak zuzentzen duen Errealitatea formateatzen tailerrean kontatu zigun hori guztia. Tailerrean, 3D inprimaketaren lehenengo urratsak erakutsi zizkigun:

Bestetik, Jabi Luengok aukera berriak aurkitzen ditu software eta hardware librean, hezkuntzan erabiltzeko asmoz. Aukera libre horien bidez, ezagutza-komunitate handi batera iritsiko gara, eta esplorazioa eta esperimentazioa ahalbidetzen duten inguru irekiagoak sortzen dira, non ikasleek ikasketa-prozesuaz jabetzen diren, eta prozesuaren bidez jasotako gaitasunak handitzen dituzten:

Bi tailerrak asko gustatu zaizkigu, ez baitira kontu teknikoetan zentratzen; teknologiaren bidez, askoz proiekzio handiagoa duen egitasmo bat egin dezakete. Pixkanaka-pixkanaka espero dugu Albertok eta Jabik Haritun erakukutsitako bokazio eraldatzaile bera izango duen komunitatea garatzea.

Bertan ikusiko dugu elkar, horri guztiari forma emateko asmoz!

 

Haritu, EDEk sustatutako Kultura Digitaleko eta Teknologiako Laborategia

Hona hemen hurrengo tailerrei buruzko informazioa