art_of_co_edefundazioa

Ekainaren 23tik, ostegunetik, uztailaren 3ra, Donostian Lankidetzaren Artearen lehen astea egiten ari dira. http://theartof-co.com/

“Azkenean egin ahal izan da topaketa hau” izan da gehien entzun den esaldietako bat han izan naizen lau egunetan. Ostegunean hasi zen The Art of Co 2016 topaketa, Zurriola hondartzan, gauza txarrak errez, gauza onak azaleratzeko, eta halaxe izan da. San Juan gaueko suak hasiera ona izan ziren hurrengo egunean, modu formalean, hainbeste denboraz antolakuntzak, kolaboratzaileek, boluntarioek, hizlariek eta metodologia ugarietako tribuek (bideratzea, Dragon Dreaming, U teoria, prozesuen arabarako lana…) landutako programa abiatzeko.

Uneoro suma zitekeen aldaketa sozialaren alde egiten duten metodologia ugariak topatzeko gogoa, mundu osasungarriagoa, irisgarriagoa, lankidetzaren parametroetatik eta ez lehiarenetik. Agerikoa izan zen pertsona guztien arteko zaintza eta gauzak desberdin egin ditzakegun sinesmena, WIN –WIN –WIN filosofiatik.

Egun horietan Dragon Dreaming prestakuntza-tailerrean parte hartu dut. Bi egun eta erdian metodologiaren printzipioak ikusi ahal izan ditut, John Croften sortzailearen esperientziatik sortutako adibideak. Metodologia honen teoria interesgarria da taldeko proiektuak sortzeko, antolaketakoak, zerbait elkarrekin egiteko batzen diren pertsonenak, betiere, pertsona bakoitza kontuan hartuta eta funtsean taldearen adimenean arreta jarrita eta gure ametsak bete daitezkeela sinetsita.

Metodologiak lau koadrante nagusi ditu (ametsak – plana – ekintza – ospakizuna) eta bi elkarrizketa nagusi, proiektu osoaren ardatz: banakotik ingurunera eta teoriatik praktikara. http://www.dragondreaming.org/es/

Niretzat aurkikuntza handia izan da, eta ziurrenik boluntaren prestakuntza-foroan datorren urtean esperimentatu ahal izango dugu.

Oso pertsona interesgarriak izan dira topaketan eta egiten dugunarekin eta amesten dugunarekin sintonian gaudela sentitu ahal izan dut.

EDE Fundaziotik, ni bakarrik joan naizen arren, lagunduta sentitu naiz, nirekin etorri ezin izan duten baina motxilan nituela sentitu dudan pertsona garrantzitsuak izan ditut, batez ere Oasis Bizkaia taldea; izan ere, gure topaketan gure OASIS “tribua” ere bazegoen, eta haiekin esperientziak trukatu eta harremana sendotu ahal izan dut.

Oraindik ere jarraitzen duen ekitaldi honetako ikaskuntza handiak:

  • Denak du elkarrekin lotura.
  • Proiektuetan, jar dezagun konfiantza taldearen adimenean, adimen kolektiboan, banako adimena saihestu behar badugu ere.

Jarraituko dugu kontatzen! María Gutiérrez Manrique (Gizarte eta kultura arloko partaidetza Globoa)