empleo_formacion_mujer_alumnas_ede

Munduko Medikuak bisitatu genuenekoaren irudia

 

Apirilaren 8an, prestakuntza hori amaitu zen. Prestakuntzaren helburua zen prestakuntza ematea profesionalei, tratu txarrak pairatzen dituzten eta gizarte-bazterketako egoeran dauden emakumeak aztertzeko eta haiekin esku hartzeko ezagutzak, irizpideak eta berariazko tresnak eskuratu nahi badituzte.

Bi hilabete eta erdiko prestakuntzaren ondoren, 17 ikaslek amaitu dute EDEk eta Lanbidek emandako “Tratu txarrak jasotzen ari diren eta gizarte-bazterketako egoeran dauden emakumeekin esku-hartzea” ikastaroa.

Irakasle izan ditugu Gisela Bianchi (Errotik Kooperatiba), Ianire Estébanez (http://minoviomecontrola.com/), Izaskun Zarrandikoetxea (Mundo Ivaginario eta Zirikatuz Feminista Taldea) eta Aitziber Bañuelos (Eraikiz Kolektiboa), eta ikerketa eta esku-hartze zuzeneko urtetan pilatutako esperientzia eskaini digute.

Eduki hauek landu dituzte zenbait metodologiaren bidez: emakumearen egoera gizarte patriarkalean; emakumeen gizarte-bazterketa; indarkeria eta tratu txar motak; gizarte-programak eta -politikak eta emakumeekin esku hartzeko ereduak; eta nola ez, nork bere burua zaintzearen garrantzia.

Prestakuntzaren atal bat izan da, eta era berean, prestakuntza aberasteko, emakumeekin lan egiten duten eta egoera horretan dauden zenbait baliabide eta ekimen bisitatu dituzte, hala nola Munduko Medikuak, Hargindegi Zentroa (Cáritas Bizkaia), Auzolan Laguntza Psikosozialeko Modulua, Pikara Magazine, Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroa, Eraikiz Memoria, Wiki Toki, SAFO eskola eta SAREAN.

Halaber, ikasgelan eta ikasgelatik kanpo zenbait lekukotza entzun ahal izan dituzte, besteak beste, hauenak: Hajar Samadai (Bidayaren sortzailea), Ziortza Llona (Muna proiektua); Amelia Tiganus (ekintzaile abolizionista),  La Santa Marica (Intifada Maricako ekintzailea), Sole Calderón (Bolunta) eta Miriam Santorcuato (Askabide).